Este sitio web utiliza cookies propias y de terceros para gestionar su visita en la página. Si continua navegando, entenderemos que nos facilita su consentimiento para usar dichas cookies. Si desea más información consulte la política de cookies.
OK | COOKIE-POLITIKAIruñeko Udaleko egoitza elektronikoaren ziurtagiria deskargatu nahi baduzu, sakatu lotura honetan: DESKARGATU ZIURTAGIRIA.(ZIP, gutxi gorabehera 3 Kb)
Urriaren 1eko Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren 40/2015 Legearen 38.1 artikuluak egoitza elektronikoa honela definitzen du: Egoitza elektronikoa helbide elektroniko bat da, herritarrek telekomunikazio-sareen bitartez balia dezaketena. Haren titulartasuna administrazio publiko bati dagokio, edo organismo publiko edo zuzenbide publikoko entitate bati edo batzuei, bere eskumenen egikaritzan.
Era berean, 38.3 artikuluak zehazten du egoitzaren titularraren identifikazioa bermatu behar dela, eta 38.4 artikuluak ezartzen du egoitza elektronikoek komunikazio seguruak eskaintzen dituzten sistemak eduki behar dituztela, baldin eta beharrezkoak badira.
Legezko baldintza horiek betetzeko, Iruñeko Udalaren egoitza elektronikoak bere web zerbitzariaren nortasun ziurtagiri bat dauka. Ziurtagiri horrek honakoak egiteko aukera ematen du:
Egoitza elektronikoaren ziurtagiriaren informazioa ikusita.
Nabigatzaile batzuek ikono bat erabiltzen dute (gehienetan giltzarrapo bat edo giltza oso bat), helbideen barraren eskuineko aldean edo nabigatzailearen beheko aldean ikus daitekeen egoera-barran.
Ziurtagiri horren informazioa ikusteko, klik bikoitza egin, saguarekin, giltzarrapoaren edo giltzaren ikonoan. Ziurtagiriak bermatzen du Iruñeko Udalaren egoitza elektronikoaren web orriak dituen urruneko ordenagailuaren identitatea.
Zure nabigatzailearen helbideen barran ikusiko duzu Iruñeko Udalaren egoitza elektronikoaren orri guztietan, hasieran, https:// agertzen dela, ohiko http:// agertu beharrean. Horrek esan nahi du web orri horiek https protokoloa erabiltzen dutela, hau da, protokolo seguru bat, eta, beraz, datuen transmisioa segurua dela eta transmititzen den informazioaren pribatutasuna eta osotasuna bermatzen dela, iruzur baten biktima izateko aukera baztertuz.
Hauxe zure gunea duzu, argibideak eskuratzeko, erregistro elektronikora sartzeko eta hainbat izapide egiteko.
Sartu > Zure ziurtagiri digitala eskuratzea edo Cl@ven izena emanda egotea baino ez duzu behar