Pasar al contenido principal

Egoitza Elektronikoa

Este sitio web utiliza cookies propias y de terceros para gestionar su visita en la página. Si continua navegando, entenderemos que nos facilita su consentimiento para usar dichas cookies. Si desea más información consulte la política de cookies.

OK | COOKIE-POLITIKA
  1. Egoitza Elektronikoaren Hasiera >
  2. Iruñeko Udalaren Administrazio Elektronikoa arautzen duen Ordenantza

Iruñeko Udalaren Administrazio Elektronikoa arautzen duen Ordenantza

Ikusi dokumentu osoa

Iruñeko Udaleko Egoitza Elektronikoa arautzen duen Ordenantza kontsultatu nahi baduzu, sakatu lotura honetan: DESKARGATU ORDENANTZA.

Zertarako balio du Ordenantzak?

Informazioaren teknologiak eta komunikazioa garatzeko Iruñeko Udalerako eremua da; teknologia berrien bidez administrazioa herritarrengara hurbiltzea du helburu, udal bulegoetara joan behar izan ez dezaten eta administrazioarekin etxetik bertatik harremanetan jarri ahal izan daitezen.

Iruñeko Udalak urriaren 1eko Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legearen eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen esparruan egin du. Lege horiek apustu egiten dute Administrazio Publikoek osorik eta bakarrik elektronikoki lan egin dezaten eta, antolakuntzan aldaketa eta gaitasun berriak txertatzea eragiten dute, zerbitzu publikoak hobetu eta administrazio-kargak eta Administrazioarekiko harremanetan herritarren kostu ekonomikoak murrizteko.

Egitura eta aplikazio eremua

Ordenantzaren aplikazio-esparrua Iruñeko Udala da, zioen azalpen batek eta 12 titulutan banatutako 77 artikuluk osatzen dute. Gainera, 16 xedapen gehigarri, 2 xedapen iragankor, 1 xedapen indargabetzaile eta 3 azken xedapen ditu.

I. tituluak xedapen orokorrak jasotzen ditu, II. tituluak herritarren eskubide eta betebeharrak zehazten ditu, III. tituluak Tokiko Entitatearen funtzionamendu elektronikoa arautzen du, IV. tituluak identifikazio elektronikoarekin eta sinadura elektronikoarekin zerikusia duena jasotzen du, V. titulua erregistro elektronikoari buruzkoa da, VI. titulua dokumentu, artxibo, kopia eta espediente elektronikoez dihardu, VII. tituluak artxibategi elektronikoa arautzen du, VIII. titulua administrazio-prozedura elektronikoaz arduratzen da, IX. titulua kide anitzeko organoen funtzionamenduari dagokio, X. tituluak arauak egitean herritarren partaidetza lantzen du, XI. tituluak bide elektronikoetatik hedatu eta bertara sartzeko informazio administratiboari dagokiona jasotzen du eta XII. tituluak azaltzen du ediktuen taula elektronikoa (Ediktu Taula)

Harremanak administrazioekin eta herritarrekin

Ordenantzak bitarteko elektronikoen baldintzak eta ondorio juridikoak arautzen ditu administrazioaren jardueran, Iruñeko udal-administrazioan eta gainerako herri-administrazioen artean eta herritarrek udal administrazioarekin izaten duten harremanetan, haien eskubideak bermatzeko helburuz.

Halaber, prozedura administratiboen tramitazioan bitarteko elektronikoen erabileraren baldintzak eta ondorio juridikoak arautzen ditu.

Hona hemen ordenantza honetan biltzen diren printzipio nagusiak: herritarrendako zerbitzua, administrazio-jarduna erraztea, bitarteko elektronikoak bultzatzea, neutraltasun teknologikoa, konfidentzialtasuna, gardentasuna, elkarlana beste administrazioekin, erabilgarritasuna eta irisgarritasun unibertsala, ardura, berdintasuna, sarrera eta erabilgarritasuna, proportzionaltasuna eta legaltasuna. Helburuak, besteak beste, honako hauek dira: bitarteko elektronikoen bidez eskubideez baliatzea eta betebeharrak betetzea, eta herritarrek informaziora eta administrazioko prozedurara bitarteko elektronikoen bidez sarrera izatea erraztea.

Nire Herritar Karpeta

Hauxe zure gunea duzu, argibideak eskuratzeko, erregistro elektronikora sartzeko eta hainbat izapide egiteko.

Sartu > Zure ziurtagiri digitala eskuratzea edo Cl@ven izena emanda egotea baino ez duzu behar