Egoitza Elektronikoa

Este sitio web utiliza cookies propias y de terceros para gestionar su visita en la página. Si continua navegando, entenderemos que nos facilita su consentimiento para usar dichas cookies. Si desea más información consulte la política de cookies.

OK | COOKIE-POLITIKA

Eremu publikoaren okupazioa - Zanga egitea (izapide laburrekoa edo arrunta).

Zer da?

Izapide laburtuko zanga edo zanga arrunta irekitzeko eta/edo zoladura mugitzeko lizentzia eskatzea.
IZAPIDE LABURTUKO ZANGA: Zangek 1 metro baino gutxiagoko zabalera eta/edo 100 metro baino gutxiagoko luzera izan behar dute, eta/edo zoladura kenduko da - ZANGA ARRUNTA: Zangek 1 metro edo gehiagoko zabalera eta/edo 100 metro edo gehiagoko luzera izan behar dute.

Nork egiten ahal du izapidea?

Edozein pertsona fisiko edo juridikok.

Nola egiten da izapidea?

ON LINE

Sinadura elektronikorik gabe bideratu

Esta opción le llevará a una sección de documentos descargables. Para que la solicitud tenga efectos jurídicos debe imprimirla, cumplimentarla y presentarla en el Registro Auxiliar del Área de Urbanismo y Vivienda o en la Oficina de Rehabilitación Urbana del Ayuntamiento de Pamplona junto al resto de documentación. En el caso de la AUTOLIQUIDACIÓN rellénela, imprímala y acuda a pagar a alguna de las entidades colaboradoras que figuran en la propia instancia en los horarios establecidos por cada entidad.

Izapide egiteko>

Zenbatekoa

ZANGA EGITEKO LIZENTZIAREN TASA: Autolikidazioan adierazitako tarifa bider metro-kopurua eginda ateratzen dena. Aldatu egingo da birgaitzeko laguntzak jasotzen diren ala ez kontuan hartuta, eta zangaren zabaleraren araberako koefizienteak erabiliko dira, trafikoari eragiten dion ala ez kontuan hartuta, adibidez.
UTZI BEHARREKO FIDANTZA: metro-kopuruaren, zoladura-motaren eta abarren araberakoa (zangaren autolikidazioan adierazitako zenbatekoak aplikatuko dira).
EIOZ: Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: obraren aurrekontuaren ehunekoa (autolikidazioan adierazitakoa), BEZa, industria-mozkinak eta teknikariaren ordainsariak kanpoan utzita. Zenbateko hori gordailuzainaren bulegoetan edo web-orriaren bidez ordaindu dezakezu.

Eskatzeko baldintzak

Obrak hasi aurretik, beti.

Aurkeztu beharreko agiriak

Eskaera-orria, behar bezala beteta (web-orrian eskuragarri).
Iruñerriko Ur Mankomunitateak emandako txostena eta planoa. (Unean bertan eskatu eta lortzen da) edo, PCCS/Tracasa atariko (Iberdrola, MCP, ONO, etab.) kide izanez gero, planoa edo kontsultaren justifikazioa, aplikazio horretan.
Obraren aurrekontua.
Planoa, krokisa edo argazkia, eta zangaren ibilbide zehatza eta haren izaeraren azalpen laburra.
Proiektu laburra, prozedura arrunta bada eta zangaren ezaugarriek hala eskatzen badute.
Zanga egiteko lizentziarako AUTOLIKIDAZIOA, eskatzailearen izenean behar bezala beteta eta ordaindu izanaren egiaztagiria erantsita (eskaera web-orrian eskura daiteke).

Argibide gehiago

Unitate izapidegileak beretzat gordetzen du beste edozein agiri-mota osagarri eskatzeko aukera, izapidea zuzen kudeatze aldera.
ZERBITZU-EMAILEEN ERREKURTSOAK: Udalak emandako egintza administratiboen aurka, errekurtso hauek aurkez daitezke: Berraztertze-errekurtsoa, Udalari berari zuzendua, egintza jakinarazten denetik hilabeteko epean. Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, egintza jakinarazten denetik hilabeteko epean. Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiari zuzendua, egintza jakinarazten denetik bi hilabeteko epean.
ZERBITZU-HARTZAILEEN ERREKURTSOAK: Erreklamazioa aurkeztu ahal izango diote Nafarroako Gobernuari edo Kontsumoko Arbitraje Batzordeari, zerbitzu-emailea sistema horri atxikita badago. Halaber, kontsumitzaile-elkarteetara ere jo ahal izango dute.
ZERBITZU-EMAILEENDAKO LAGUNTZA-ELKARTEAK: Zerbitzu-emaileak laguntza eskatu ahal izango die enpresa-erakundeei edo Merkataritza Ganberari.

Araudia

Urbanizazio Ordenantza Orokorra (BOE, 1984/11/23). 50. art. eta hurrengoak.
23/2011 Foru Dekretua, martxoaren 28koa, eraikuntzako eta eraispenetako hondakinen sorrera eta kudeaketa arautzen dituena.
Segurtasunaren eta Osasunaren eta Lan Arriskuen Prebentzioaren alorrean indarrean dagoen araudia.
2018ko 3. ordenantza fiskala.
LEGEZKO TRAMITAZIO-EPEA: 72 ordu.
AURREIKUSITAKO EPEA: Bi aste. Hilabete eta erdi obra handien kasuan.
ADMINISTRAZIO-ISILTASUNA: Ezezkoa.
EBAZPENA: Hirigintza eta Etxebizitza Alorreko zinegotzi ordezkaria.

Honekin lotutako informazioa

Erakunde kudeatzaileak

Lotutako agiriak