Egoitza Elektronikoa

Este sitio web utiliza cookies propias y de terceros para gestionar su visita en la página. Si continua navegando, entenderemos que nos facilita su consentimiento para usar dichas cookies. Si desea más información consulte la política de cookies.

OK | COOKIE-POLITIKA

Jardueraren titularra aldatzeari buruzko aurretiko jakinarazpena

Zer da?

Jarduera baten titulartasuna eskualdatu izanaren jakinarazpena.

Nork egiten ahal du izapidea?

Jardueraren titularra den edozein pertsona fisiko edo juridikok.

Nola egiten da izapidea?

ON LINE

Sinadura elektronikorik gabe bideratu

Aukera honek behera kargatu daitezkeen agirien atal batera eramanen zaitu. Ondorio juridikoak izan ditzaten, behar dituzun agiriak inprimatu, bete eta aurkeztu beharko dituzu Hirigintza eta Etxebizitza Alorreko Erregistro Osagarrian edo Iruñeko Udaleko Erregistro Orokorrean, eskatutako gainerako agiriekin batera.

Izapide egiteko>

Eskabide-orria behera kargatu

Aukera honek behera kargatu daitezkeen agirien atal batera eramanen zaitu. Ondorio juridikoak izan ditzaten, behar dituzun agiriak inprimatu, bete eta aurkeztu beharko dituzu Hirigintza eta Etxebizitza Alorreko Erregistro Osagarrian edo Iruñeko Udaleko Erregistro Orokorrean, eskatutako gainerako agiriekin batera.

Eskabide-orria behera kargatu>

Zenbatekoa

Eskualdatzea doakoa da.

Eskatzeko baldintzak

Eskualdatzen denetik 15 eguneko epean jakinarazi behar da.

Eskakizunak

Unitate izapidegileak egiaztatzen du erantzukizunpeko adierazpenaren titularra benetan titular gisa dagoela jasota.
Aurreko titularraren edo haren ordezkariaren sinadura eta titular berriaren edo haren ordezkariaren sinadura behar dira.

Aurkeztu beharreko agiriak

Jardueraren eskualdatzearen berri emateko idatzia.
Mortis causa gisako eskualdaketak: heriotza-ziurtagiria eta oinordekoen deklarazioa edo jardueraren eskualdaketa egiaztatzen duen beste titulu bat.
Jardueraren titulartasunaren egiaztagiria.
Enpresaren eraketaren egiaztagiria, eskatzailea pertsona juridikoa bada.

Argibide gehiago

Behar diren agirietako bat aurkezten ez bada, 15 egun balioduneko epea dago horiek aurkezteko. Epe hori igaro eta agiriak aurkeztu ez badira, tramitazioan atzera egin dela ulertuko da eta espedientea artxibatu egingo da. Kasu horretan, jarduera eskualdatu nahi zuen titularrari nahiz jardueraren hartzaileari emango zaie horren berri.
Unitate izapidegileak beretzat gordetzen du beste edozein agiri-mota osagarri eskatzeko aukera, izapidea zuzen kudeatze aldera.
ZERBITZU-EMAILEEN ERREKURTSOAK: Udalak emandako egintza administratiboen aurka, errekurtso hauek aurkez daitezke: Berraztertze-errekurtsoa, Udalari berari zuzendua, egintza jakinarazten denetik hilabeteko epean. Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, egintza jakinarazten denetik hilabeteko epean. Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiari zuzendua, egintza jakinarazten denetik bi hilabeteko epean.
ZERBITZU-HARTZAILEEN ERREKURTSOAK: Erreklamazioa aurkeztu ahal izango diote Nafarroako Gobernuari edo Kontsumoko Arbitraje Batzordeari, zerbitzu-emailea sistema horri atxikita badago. Halaber, kontsumitzaile-elkarteetara ere jo ahal izango dute.
ZERBITZU-EMAILEENDAKO LAGUNTZA-ELKARTEAK: Zerbitzu-emaileak laguntza eskatu ahal izango die enpresa-erakundeei edo Merkataritza Ganberari

Araudia

2012/12 Legea, 2012/12/26koa.
Geroko Kontroleko Ordenantza, 2014/02/06 (2014/05/12ko NAO, 90. zk.) - AURREIKUSITAKO TRAMITAZIO-EPEA: arazorik ez badago, unean bertan egiten da.

Honekin lotutako informazioa

Erakunde kudeatzaileak

Lotutako agiriak