Egoitza Elektronikoa

Este sitio web utiliza cookies propias y de terceros para gestionar su visita en la página. Si continua navegando, entenderemos que nos facilita su consentimiento para usar dichas cookies. Si desea más información consulte la política de cookies.

OK | COOKIE-POLITIKA

Immigranteen familiak berrelkartzeari buruzko gizarte-zerbitzuen txostena eskatzea

Zer da?

Etxebizitzak immigranteen familiak berriz elkartzeko adinako erabilgarritasuna eta bizigarritasun-baldintzak betetzen dituen aztertzen duen txostenaren eskaera.

Nork egiten ahal du izapidea?

Iruñean bizi diren eta familia berriz elkartzea eskatu nahi duten immigranteek.

Zenbatekoa

Doan.

Eskatzeko baldintzak

Auzo-unitateetan.
Aldez aurretik hitzordua eskatu behar da (aurrez aurre edo telefonoz) dagokion auzo-unitateko gizarte-langilearekin.

Eskakizunak

Iruñeko udalerrian bizitzea.

Aurkeztu beharreko agiriak

Gizarte-langileak eskatzailearekin duen hitzorduan adierazi behar du.

Argibide gehiago

Gizarte-langileak ikuskapen bat egingo du interesdunaren etxean, bizigarritasun-baldintzak egiaztatzeko txostena eman aurretik.
Txostena egin ondoren, auzo-unitatean bertan jasoko da.
Familia-berrelkartzeak lehen mailako ahaideei bakarrik eragiten die (ezkontidea eta seme-alabak). Gurasoentzat eska daiteke, baldin eta familia-unitatearekiko mendekotasuna dutela frogatzen bada.
Iruñeko udalerritik kanpo biziz gero, agiri hau dagokion udalerriko oinarrizko gizarte-zerbitzuetan eskatu beharko da.

Honekin lotutako informazioa

Organo kudeatzailea

Iruñeko Udaleko Gizarte Ekintzako Alorra