Egoitza Elektronikoa

Este sitio web utiliza cookies propias y de terceros para gestionar su visita en la página. Si continua navegando, entenderemos que nos facilita su consentimiento para usar dichas cookies. Si desea más información consulte la política de cookies.

OK | COOKIE-POLITIKA

MUG eta MUR - Aparkatzeko bizilagun-txartela eskatzea - 2019

Zer da?

Bizilagun-txartelerako eskaera edo txartela eskuratzea, aparkaldi mugatu eta murriztuko guneetarako.

Nork egiten ahal du izapidea?

Txartel hau eskuratzeko eskubidea dute ohiko bizitokia araututako eremuan duten eta han erroldatuta dauden pertsona fisiko guztiek.

Nola egiten da izapidea?

ON LINE

Sinadura elektronikoarekin bideratu

Aukera honetaz baliatuta, eskabide-orri ofizial bat sortzen ahalko duzu, morroi baten bidez. Ondorio juridikoak izan ditzan, eskabidea elektronikoki sinatu behar duzu, eta Iruñeko Udaleko Erregistro Elektronikora igorri.

Izapide egiteko>

Sinadura elektronikorik gabe bideratu

Aukera honetaz baliatuta, eskabide-orri ofizial bat sortzen ahalko duzu, morroi baten bidez. Ondorio juridikoak izan ditzan, inprimatu behar duzu, eta Iruñeko Udaleko Aurrez aurreko Erregistro-bulegoetako batean aurkeztu, eskatutako gainerako agiriekin batera.

Izapide egiteko>

Eskabide-orria behera kargatu

Aukera honetaz baliatuta, bizilagun-txartela eskatzeko eskabide-orri ofizial bat behera kargatuko duzu. Ondorio juridikoak izan ditzan, inprimatu behar duzu, eskatutako datuekin bete eta Iruñeko Udaleko Aurrez aurreko Erregistro- bulegoetako batean aurkeztu, eskatutako gainerako agiriekin batera.

Eskabide-orria behera kargatu>

Zenbatekoa

2019. urtea: 48,35 euro, baina hilabeteka hainbanatu daiteke.

Eskatzeko baldintzak

ESKAERAK EGITEKO BIDEAK:
Iruñeko Udaleko Herritarren Segurtasuneko eta Elkarbizitzako Alorra.
Iruñeko Udalaren Egoitza Elektronikoa.
Iruñeko Udalaren Erregistro Elektronikoa.

Eskakizunak

Pertsona fisikoa izatea, txartela halako sektore baterako eskatzen badu, sektore horretan kokaturiko helbide batean erroldatua izatea, eta hori bera edukitzea ohiko bizitoki.
Eskatzaileak indarrean izan beharko du gidabaimena, eta txartelerako baimendutako ibilgailuak haren izenean egon beharko du (ibilgailua enpresakoa denean izan ezik), eta haren bizilekuan helbideratuta, aseguru-poliza indarrean izan beharko du eta, hala badagokio, IATaren aldeko txostena.
Ezin dute eskuratu bizilagunendako udal-emakidako aparkaleku-plaza dutenek.
Txartel bat baino ez zaio emanen lagun eta ibilgailu bakoitzari.

Aurkeztu beharreko agiriak

AURREZ AURREKO TRAMITAZIOA:
Eskabide-inprimaki ofiziala.
Eskatzailearen NANa/AIZa. Hirugarren bat joaten bada izaera pertsonaleko datuak dituen dokumentazioa jasotzera, titularraren idatzizko baimena aurkeztu beharko du; bertan, hauek egon behar dute jasota: titularra eta informazioa jasotzeko baimendutako pertsona identifikatzeko datuak (izena, abizenak eta NANa), emandako baimena, data eta sinadura.
Ibilgailuaren matrikula. Ibilgailuaren titularra pertsona juridiko bat bada, ziurtagiri bat aurkeztu beharko da, eskatzailea enpresako langilea eta ibilgailuaren ohiko gidaria dela egiaztatzen duena, edo enpresaren eskriturak, eskatzailea enpresako bazkidea bada.
Ibilgailua rentingekoa bada, renting-kontratua aurkeztu beharko da.
Dagokion tasa ordaindu beharko da (dirutan, txartelarekin edo departamentuan jasotako ordainketa-gutunarekin).
TRAMITAZIO ELEKTRONIKOA:
Eskabide elektronikoari eskatzen diren agiriak eskaneatuta erantsi behar zaizkio (IKUS AURREZ AURREKO TRAMITATZEAREN ATALA).

Argibide gehiago

Txartelarekin, esku-dirutan edo dagokion ordainketa egiaztatzen duen ordainketa-gutuna aurkeztuz ordaintzen denean, txartela unean bertan ematen da. Gainerako kasuetan, postaz bidaliko da.
Pertsonak erroldaturik ez badaude (ikasleak, maizterrak) baina normalean egoitza horretan bizi badira, Iruñean erroldatu eta justifikatu egin beharko dute bizilekua, eta informazioa osatu beharko dute, argiaren, uraren, telefonoaren, alokairuaren edo normalean etxe horretan bizi direla erakusten duen beste egiaztagiri batekin.
Gertatzen diren aldaketa guztiak (ibilgailua aldatzea, helbidea aldatzea, etab.) alorrari jakinarazi behar zaizkio, gehienez ere astebeteko epean (ikus honi buruzko informazio-fitxa).
Txartela eskuratzeko eskubiderik ez duten pertsonek hori idatziz jakinarazteko eska dezakete, dagokion errekurtsoa aurkezteko.

Araudia

Aparkaldi mugatu eta murriztuaren ordenantza - NAO, 127. zk., 2007/10/10ekoa.
2019ko 23. ordenantza fiskala (I. epigrafea).

Honekin lotutako informazioa

Organo kudeatzailea

Iruñeko Udaleko Herritarren Segurtasuneko eta Elkarbizitzako Alorra

Lotutako agiriak