Egoitza Elektronikoa

Este sitio web utiliza cookies propias y de terceros para gestionar su visita en la página. Si continua navegando, entenderemos que nos facilita su consentimiento para usar dichas cookies. Si desea más información consulte la política de cookies.

OK | COOKIE-POLITIKA

Zakurrei amorruaren aurkako txertoa eta identifikatzeko mikrotxipa jartzea

Zer da?

Zakurrei amorruaren aurkako txertoa eta identifikatzeko mikrotxipa jartzea.

Nola egiten da izapidea?

Zenbatekoa

Hauek dira txertoa eta txipa jartzeko tarifak:
KANPAINAN:
Txertoa jartzea bakarrik: 21,00 euro.
Mikrotxiparekin identifikatzea bakarrik: 31,00 euro.
Txertoa eta txipa jartzea: 41,00 euro.
Jabea aldatzea: 13,00 euro.
Osasun-txartel berria egitea: 7,25 euro.
KANPAINATIK KANPO, UDALEKO ANIMALIAK HARTZEKO ZENTROAK EZ DITU ZERBITZU HORIEK EMATEN; ZENTRO PRIBATUETARA JOAN BEHARRA DAGO.

Eskatzeko baldintzak

Zakurrak amorruaren aurka txertatzeko eta identifikatzeko kanpaina (maiatza eta ekaina).
Eskaera egiteko epeak: bat ere ez. Zuzenean zentrora joan behar da, adierazitako egun eta orduetan.
Iruñean erroldatuta dauden eta etxeko edo Animaliak Hartzeko Zentroan jasotako animaliak dituzten pertsonak.

Aurkeztu beharreko agiriak

Zakurraren jabearen NANa.
Zakurraren identifikazio-txartela, zer txerto hartu duen jartzeko.
Animalia identifikatuta ez badago, mikrotxipa jarri eta identifikazio-txartela egingo diote.

Argibide gehiago

Zakurrei txertoa eta identifikatzeko txipa jartzeko kanpaina aldian-aldian egiten da (ikusi dagokion fitxa).

Araudia

Osasun-arloko udal-ordenantzak.
2019ko ordenantza fiskala, 10. araua (III.1 epigrafea).
TRAMITAZIO-EPEA: berehalakoa.
ADMINISTRAZIO-ISILTASUNA: ez dagokio.
EBAZPENA: ez dagokio.

Honekin lotutako informazioa

Organo kudeatzailea

Iruñeko Udaleko Animaliak Hartzeko Zentroa