Egoitza Elektronikoa

Este sitio web utiliza cookies propias y de terceros para gestionar su visita en la página. Si continua navegando, entenderemos que nos facilita su consentimiento para usar dichas cookies. Si desea más información consulte la política de cookies.

OK | COOKIE-POLITIKA

Abisua, kexa edo salaketa, egoera txarrean dauden elikagaiei buruz

Zer da?

Establezimendu batean erositako elikagai bat analizatzeko eskatzea (arraina, kontserba-latak, etab.), egoera txarrean dagoen susmoa izateagatik (epea iraungita, lizunduta, parasitoekin, etab.).
Produktua analizatzera partikular batek ekarri arren, Ikuskaritzarendako abisutzat jotzen da; beraz, analisia egitea badagokio, doakoa izango da.

Nork egiten ahal du izapidea?

Edozeinek.

Nola egiten da izapidea?

ON LINE

Eskabide-orria behera kargatu

Aukera honen bidez, eskabide-orri bat behera kargatu ahalko duzu, eta behin hori beteta aurkeztu, aztertzeko laginarekin batera.

Eskabide-orria behera kargatu>

Zenbatekoa

Doan.

Eskatzeko baldintzak

Astelehenetik ostiralera (08:30 - 14:30).
Eskaera urte osoan egin daiteke.
AURKEZTEKO BIDEAK:
Iruñeko Udalaren udal-laborategia.
Iruñeko Udalaren Egoitza Elektronikoa.

Eskakizunak

Bat ere ez.

Aurkeztu beharreko agiriak

Lagina udal-laborategira helaraztea, loturiko beste agiri edo informazio guztiarekin batera (erosketa-tiketa, erosketaren datuak, jatorrizko ontzia, etab.).

Araudia

LEGEZKO ARAUDIA:
Osasun-arloko udal-ordenantzak eta Estatuko naiz Foru Aldundiko legeria.
39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena (BOE, 236. Zk., 2015/10/02koa).
TRAMITAZIO-EPEA: salatzaileari jakinarazten zaio salaketa idatziz formalizatzen bada zer urrats egingo diren.
ADMINISTRAZIO-ISILTASUNA: ez dagokio.
EBAZPENA: ez dagokio.

Honekin lotutako informazioa

Organo kudeatzailea

Iruñeko Udaleko Elikagai Ikuskaritza

Lotutako agiriak