Egoitza Elektronikoa

Este sitio web utiliza cookies propias y de terceros para gestionar su visita en la página. Si continua navegando, entenderemos que nos facilita su consentimiento para usar dichas cookies. Si desea más información consulte la política de cookies.

OK | COOKIE-POLITIKA

Iruñeko udal-hilerriko hilobi-emakida berritzea edo luzatzea

Zer da?

Panteoi, nitxo, lurreko hilobi edo kolunbario baten emakida berritzeko edo luzatzeko eskaera.

Nork egiten ahal du izapidea?

Gorpuzkien eta hilobiaren gainean eskubideak dituen edonork.

Zenbatekoa

NITXOA:
Helduak: 317,15 euro.
Haurrak: 237,45 euro.
LURREKO HILOBIA:
Helduak: 436,55 euro.
Haurrak: 259,85 euro.
GORPUZKIENDAKO KOLUNBARIOA: 127,45 euro.
ERRAUTSENDAKO KOLUNBARIOA: 127,45 euro.

Eskatzeko baldintzak

Iraungitze-data igaro baino lehen (muga-urtearen barruan).

Eskakizunak

Bat ere ez.

Argibide gehiago

Udal Gordailuzaintzak hilerriari jakinarazten dio berritzeko ordainketa egin dela, eta, ondorioz, emakida berritzen edo luzatzen da.
LURRA: hasierako emakida 10 urterako da. Behin bakarrik berritu daiteke, beste 10 urterako. Gero kolunbariora eraman daiteke.
NITXOAK:
1971/5/25a baino lehenagokoak: hasierako emakida 10 urterako da. Nahi bestetan berritu daiteke, 10 urtetik 10 urtera.
1971/5/25az gerokoak: hasierako emakida 10 urterako da. Bitan bakarrik berritu daiteke, aldi bakoitzean 10 urterako. Gero kolunbariora eraman daiteke.
KOLUNBARIOA (nitxo txikia): hasierako emakida 10 urterako da. Behin bakarrik berritu daiteke, beste 10 urterako.
PANTEOIA:
1973a baino lehenagokoak: betiko dira.
1973az gerokoak: 50 urterako dira. Behin bakarrik berritu daiteke, beste 49 urterako.
Hiru hilean behin, oharrak jartzen dira egunkarietan, interesdunei gogorarazteko iraungiko diren nitxoen zerrendak argitaratuko direla hilerriko eta udaletxeko iragarki-tauletan.

Araudia

LEGEZKO ARAUDIA:
Hileta Osasunari buruzko Erregelamendua onesten duen 297/2001 Foru Dekretua, urriaren 15ekoa (NAO, 143. zk.).
2019ko 15. ordenantza fiskala (IV. epigrafea).
Iruñeko San Jose udal-hilerria arautzen duen ordenantza (NAO, 74. zk., 2000/06/19koa).
Hilotzen inguruko osasun-xedapenak.
TRAMITAZIO-EPEA: berehalakoa.
ADMINISTRAZIO-ISILTASUNA: ez dagokio.
EBAZPENA: ez dagokio.

Honekin lotutako informazioa

Organo kudeatzailea

San Jose udal-hilerria