Egoitza Elektronikoa

Este sitio web utiliza cookies propias y de terceros para gestionar su visita en la página. Si continua navegando, entenderemos que nos facilita su consentimiento para usar dichas cookies. Si desea más información consulte la política de cookies.

OK | COOKIE-POLITIKA

Artelanak udal-aretoetan erakusteko eskaera

Zer da?

Obra edo lan artistiko bat eskaintzea, Udalak udal-aretoren batean ikusgai jartzeko: Gotorlekua (arma-aretoa, mistoen pabiloia, bolborategia, labea) eta Kondestablearen Jauregia.

Nork egiten ahal du izapidea?

Artistak eta kultura- eta arte-erakundeak.

Nola egiten da izapidea?

ON LINE

Sinadura elektronikoarekin bideratu

Aukera honetaz baliatuta, eskabide-orri ofizial bat sortzen ahalko duzu, morroi baten bidez. Ondorio juridikoak izan ditzan, eskabidea elektronikoki sinatu behar duzu, eta Iruñeko Udaleko Erregistro Elektronikora igorri.

Izapide egiteko>

Sinadura elektronikorik gabe bideratu

Aukera honetaz baliatuta, eskabide-orri ofizial bat sortzen ahalko duzu, morroi baten bidez. Ondorio juridikoak izan ditzan, inprimatu behar duzu, eta Iruñeko Udaleko Aurrez aurreko Erregistro-bulegoetako batean aurkeztu, eskatutako gainerako agiriekin batera.

Izapide egiteko>

Eskabide-orria behera kargatu

Aukera honen bidez, eskabide-orri ofizial zuria behera kargatuko duzu. Ondorio juridikoak izan ditzan, eskabide-orria bete eta sinatu behar duzu. Ziurtagiri digitalik izanez gero, Iruñeko Udaleko Erregistro Elektronikoan aurkezten ahal duzu eskabidea, betiere hari atxikirik egoki jotzen dituzun agiriak oro. Ziurtagiri digitalik izan ezean, eskabidea inprimatu ahal duzu, eta aurkeztu Iruñeko Udaleko Aurrez aurreko Erregistroaren bulegoetako batean, eskatutako gainerako agiriekin batera.

Eskabide-orria behera kargatu>

Zenbatekoa

Doan.

Eskatzeko baldintzak

AURKEZTEKO BIDEAK:
Iruñeko Udalaren erregistroak.
Iruñeko Udalaren Egoitza Elektronikoa.
Iruñeko Udalaren Erregistro Elektronikoa.
Posta elektroniko bidez, helbide honetara: exposiciones@pamplona.es

Eskakizunak

Proposamen artistiko bat izatea.

Aurkeztu beharreko agiriak

1. Eskabide-orri orokorra, honako hauek adierazita:
Erakusketa-proiektuaren deskribapena.
Erakusketa egiteko egunak eta ordutegia. 2. Erakusketa interesgarria dela ziurtatzeko agiriak (dosierra, liburuxkak, lanbide-curriculuma etab.).

Argibide gehiago

Baztertu gabeko eskaera eta eskaintzak itxarote-zerrendan jartzen dira, artelanaren kalitatearen arabera ordenatuta.
Udalak jasotako eskaerekin eta bere erakusketa-programarekin antolatzen ditu erakusketak.

Araudia

LEGEZKO ARAUDIA: berariazkorik ez.
AURREIKUSITAKO TRAMITAZIO-EPEA: ez da eperik aurreikusi.
EBAZPENA: ez dagokio.
Unitate izapidegileak beretzat gordetzen du beste edozein agiri-mota osagarri eskatzeko aukera, izapidea zuzen kudeatze aldera.

Honekin lotutako informazioa

Organo kudeatzailea

Iruñeko Udaleko Kultura eta Hezkuntzako Alorreko Ondare eta Arte Plastikoen Zerbitzua