Egoitza Elektronikoa

Este sitio web utiliza cookies propias y de terceros para gestionar su visita en la página. Si continua navegando, entenderemos que nos facilita su consentimiento para usar dichas cookies. Si desea más información consulte la política de cookies.

OK | COOKIE-POLITIKA

Caldereria kaleko aretoa erabiltzeko eskaera

Zer da?

Caldereria kaleko aretoa erabiltzeko eskaera.

Nork egiten ahal du izapidea?

Edozein pertsona fisiko edo juridikok.

Zenbatekoa

3 ordurako edo tarte baterako lagatzea, egunean 65,10 euro.
3 eta 6 ordura bitartean lagatzea, egunean 112,25 euro.
6 ordu baino gehiagoan lagatzea, egunean 163,75 euro.
Lokala gutxienez elkarren segidako 5 egunetan erabiltzen bada, % 20ko beherapena egiten da.
Gutxienez elkarren segidako 7 egunetan erabiltzen bada, % 30eko beherapena egiten da.
Udalak auzokide-elkarteei, gizarte-eskubideak sustatzen dituzten eta eskubide horien alde lan egiten duten elkarte eta kolektiboei zein merkataritza- eta turismo-arloko elkarteei baimendutako jarduerak egiteko erabiltzen bada lokala, irabazi-asmorik gabe, % 75eko beherapena egiten da.

Eskatzeko baldintzak

ESKATZEKO EDO ESKURATZEKO BIDEAK:
Iruñeko Udalaren Erregistroak.
Iruñeko Udalaren Egoitza Elektronikoa.
Iruñeko Udalaren Erregistro Elektronikoa.

Aurkeztu beharreko agiriak

Eskaera egiteko jarraibideak: 1. 948 -420150 telefono-zenbakira deitzea, aretoa egun jakin batzuetarako erreserbatzeko. 2. Aretoaren behin-behineko erreserba egin ondoren, honako hauek aurkeztea, aretoan jarduera egin baino 10 egun lehenago, gutxienez: AURREZ AURREKO TRAMITAZIOA:
Eskabide-orri orokorra aurkeztu behar da Udaleko Erregistro Orokorrean (edo Erregistro Osagarrietan), honako hauek adierazita: eskatzailearen izena eta posta-helbide osoa, hitzaldiaren gaia, hitzaldia zer egunetan eta zer ordutan egingo den, hitzaldiaren edo jardueraren curriculuma (memoria labur bat, dosierra, liburuxka etab.).
Honako hauen izenean arituz gero:
Pertsona fisikoa: eskabide-orriari ordezkatuaren NANaren fotokopia erantsi behar zaio.
Pertsona juridikoa: eskabide-orriari ordezkaritzaren egiaztagiria erantsi behar zaio, edo, bestela, eskabide-orria pertsona juridikoaren zigiluarekin aurkeztu behar da. TRAMITAZIO ELEKTRONIKOA:
Eskabide elektronikoari eskatzen diren agiriak eskaneatuta erantsi behar zaizkio (IKUS AURREZ AURREKO TRAMITATZEAREN ATALA). 3. Jarduera egin baino gutxienez bi egun lehenago, Udal Gordailuzaintzan tasak ordaindu izanaren ziurtagiria aurkeztu behar da unitate izapidegilean.

Argibide gehiago

Hitzaldi edo jardueretako gaiak kulturala eta/edo soziala izan behar du.
Politikaren ingurukoak 2. arauan ezarritakoaren arabera arautuko dira.
Aretoa astelehenetik ostiralera erabil daiteke, 8:00etatik 21:30era.
Interesdunak jarduera hasi baino 24 ordu lehenago egin diezaioke uko aretoa erabiltzeari; horrela eginez gero, ordaindutakoaren % 50 itzuliko zaio. Uko egiteko, zergatik uko egiten dion azaltzen duen idazki bat aurkeztu behar du Erregistro Orokorrean.
ORDUTEGIA:
Astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 21:30era - UZTAILA eta ABUZTUA: itxita.

Araudia

LEGEZKO ARAUDIA:
2018ko ordenantza fiskala, 1. eta 2. arauak (2.1 art.).
TRAMITAZIO-EPEA: idatziz erantzuten da, gutxi gorabehera 10 egunean.
ADMINISTRAZIO-ISILTASUNA: ez dagokio.
EBAZPENA: Alorreko zinegotzi ordezkaria. Unitate izapidegileak beretzat gordetzen du beste zenbait agiri osagarri eskatzeko aukera, izapidea zuzen kudeatze aldera.

Honekin lotutako informazioa

Organo kudeatzailea

Iruñeko Udaleko Herritarren Partaidetzako eta Gizartea Ahalduntzeko Alorra