Egoitza Elektronikoa

Este sitio web utiliza cookies propias y de terceros para gestionar su visita en la página. Si continua navegando, entenderemos que nos facilita su consentimiento para usar dichas cookies. Si desea más información consulte la política de cookies.

OK | COOKIE-POLITIKA

Herritarren Elkarteen Udal Erregistroan izena ematea

Zer da?

Herritarren Elkarteen Udal Erregistroan izena emateko eskaera.

Nork egiten ahal du izapidea?

Egoitza Iruñean duten legez eratutako eta irabazi-asmorik gabeko elkarteak.

Nola egiten da izapidea?

ON LINE

Sinadura elektronikoarekin bideratu

Aukera honetaz baliatuta, eskabide-orri ofizial bat sortzen ahalko duzu, morroi baten bidez. Ondorio juridikoak izan ditzan, eskabidea elektronikoki sinatu behar duzu, eta Iruñeko Udaleko Erregistro Elektronikora igorri.

Izapide egiteko>

Sinadura elektronikorik gabe bideratu

Aukera honetaz baliatuta, eskabide-orri ofizial bat sortzen ahalko duzu, morroi baten bidez. Ondorio juridikoak izan ditzan, inprimatu behar duzu, eta Iruñeko Udaleko Aurrez aurreko Erregistro-bulegoetako batean aurkeztu, eskatutako gainerako agiriekin batera.

Izapide egiteko>

Eskabide-orria behera kargatu

Aukera honen bidez, eskabide-orri ofizial zuria behera kargatuko duzu. Ondorio juridikoak izan ditzan, eskabide-orria bete eta sinatu behar duzu. Ziurtagiri digitalik izanez gero, Iruñeko Udaleko Erregistro Elektronikoan aurkezten ahal duzu eskabidea, betiere hari atxikirik egoki jotzen dituzun agiriak oro. Ziurtagiri digitalik izan ezean, eskabidea inprimatu ahal duzu, eta aurkeztu Iruñeko Udaleko Aurrez aurreko Erregistroaren bulegoetako batean, eskatutako gainerako agiriekin batera.

Eskabide-orria behera kargatu>

Zenbatekoa

Doan.

Eskatzeko baldintzak

Ez dago eskaerak aurkezteko eperik.
AURKEZTEKO BIDEAK:
Iruñeko Udalaren erregistroak.
Iruñeko Udalaren Egoitza Elektronikoa.
Iruñeko Udalaren Erregistro Elektronikoa.

Aurkeztu beharreko agiriak

Entitatearen estatutuen fotokopia.
Elkarteen Erregistroan izena eman izana eta horri dagokion zenbakia egiaztatzeko agiri publikoa.
Zuzendaritzako karguak dituzten pertsonen izena eta NANa edo horiek egiaztatzeko agiri ofiziala, eta kargurako aukeratu zituzten bileraren ziurtagiria.
Entitateen Erroldako txartelaren fotokopia; entitatearen helbideak jasota egon behar du bertan (Iruñekoa izan behar du).
Urte horretako aurrekontu orekatua.
Urte horretan egitekoak diren jardueren programa.
Elkartekideen kopurua egiaztatzeko agiria, zeina urtero berrituko baita.
Betebehar horiek ez betetzeak elkarteari erregistroan baja ematea ekarriko du.

Araudia

LEGEZKO ARAUDIA: Herritarren Partaidetza arautzen duen Iruñeko Udalaren Erregelamendu Organikoa.
AURREIKUSITAKO TRAMITAZIO-EPEA: 30 egun.
ADMINISTRAZIO-ISILTASUNA: ez dagokio.

Honekin lotutako informazioa

Organo kudeatzailea

Iruñeko Udaleko Herritarren Partaidetzako eta Gizartea Ahalduntzeko Alorra