Egoitza Elektronikoa

Este sitio web utiliza cookies propias y de terceros para gestionar su visita en la página. Si continua navegando, entenderemos que nos facilita su consentimiento para usar dichas cookies. Si desea más información consulte la política de cookies.

OK | COOKIE-POLITIKA

Baimen-eskaerak, eremu publikoan jarduerak egiteko: auzoetako festak, lasterketak, liburu-azokak, kabalgatak, patinajea, filmazioak, etab.

Zer da?

Baimen-eskaera, eremu publiko edo espazio publikoetan jarduerak egiteko; hauek adibidez:
Auzoetako festak.
Eskualde-etxeetako ospakizunak.
Udal-mugartetik igarotzen diren txirrindulari-lasterketak, krosak, etab.
Ikasleen festak.
Liburu Azoka.
Mahaiak jartzea, hainbat helbururekin.
Kabalgatak, Olentzero, inauteriak eta prozesioak.
Patinajea.
Pelikulak filmatzea.
Osasun-jarduerak; adibidez, azterketa medikoak.
Azokak eta merkataritza-jarduerak.
Cáritasen Tonbola eta Familiaren Festa.

Nork egiten ahal du izapidea?

Edozein pertsona fisiko edo juridikok.

Nola egiten da izapidea?

ON LINE

Sinadura elektronikoa edo Cl@verekin bideratu

Aukera honetaz baliatuta, Eskabide orokor bat bete ahal izango duzu eta Iruñeko Udalaren Erregistro Elektronikora bidaltzeko laguntza jasoko duzu.

Izapide egiteko>

Sinadura elektronikorik gabe bideratu

Aukera honetaz baliatuta, Eskabide orokor bat betetzeko laguntza jasoko duzu. Ondorio juridikoak izan ditzan, inprimatu behar duzu eta Iruñeko Udaleko Aurrez aurreko Erregistro- bulegoetako batean aurkeztu, eskatutako gainerako agiriekin batera.

Izapide egiteko>

Eskabide-orria behera kargatu

Aukera honetaz baliatuta, eskabide-orri ofizial bat behera kargatuko duzu. Ondorio juridikoak izan ditzan, eskatutako dutuekin bete, inprimatu eta Iruñeko Udaleko Aurrez aurreko Erregistro- bulegoetako batean aurkeztu, eskatutako gainerako agiriekin batera.

Eskabide-orria behera kargatu>

Zenbatekoa

Ia kasu guztietan metro karratuko eta eguneko tarifa bat aplikatzen da, kokapenaren arabera.

Eskatzeko baldintzak

Ez dago eskaerak aurkezteko eperik.
Jarduera egingo den eguna baino gutxienez 15 egun natural lehenago aurkeztu behar da eskaera.
AURKEZTEKO BIDEAK:
Iruñeko Udalaren erregistroak.
Iruñeko Udalaren Egoitza Elektronikoa.
Iruñeko Udalaren Erregistro Elektronikoa.

Eskakizunak

Erantzukizun zibileko asegurua.

Aurkeztu beharreko agiriak

Eskabide orokorra, eguna, tokia eta ordutegiak adierazita.
Nortasun juridikoa egiaztatzeko agiriak.
Erantzukizun zibileko asegurua.

Argibide gehiago

Iruñeko udal-mugartetik bakarrik igarotzen ez diren txirrindulari-lasterketa, kros eta abarretarako, Nafarroako Gobernuari (Barneko Departamentua) eskatu behar zaio baimena.
Unitate izapidegileak beretzat gordetzen du beste edozein agiri-mota osagarri eskatzeko aukera, izapidea zuzen kudeatze aldera.
ZERBITZU-EMAILEEN ERREKURTSOAK: Udalak emandako egintza administratiboen aurka, errekurtso hauek aurkez daitezke: Berraztertze-errekurtsoa, Udalari berari zuzendua, egintza jakinarazten denetik hilabeteko epean. Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, egintza jakinarazten denetik hilabeteko epean. Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiari zuzendua, egintza jakinarazten denetik bi hilabeteko epean.
ZERBITZU-HARTZAILEEN ERREKURTSOAK: Erreklamazioa aurkeztu ahal izango diote Nafarroako Gobernuari edo Kontsumoko Arbitraje Batzordeari, zerbitzu-emailea sistema horri atxikita badago. Halaber, kontsumitzaile-elkarteetara ere jo ahal izango dute.
ZERBITZU-EMAILEENDAKO LAGUNTZA-ELKARTEAK: Zerbitzu-emaileak laguntza eskatu ahal izango die enpresa-erakundeei edo Merkataritza Ganberari

Araudia

Ikuskizun publiko eta josteta-jardueren Foru Legea (2/1989 Foru Legea, martxoaren 13koa; BOE, 84. zk., 1989/04/08koa).
TRAMITAZIO-EPEA: hiru aste.
ADMINISTRAZIO-ISILTASUNA: ez dagokio.
EBAZPENA: Zinegotzi ordezkaria.

Honekin lotutako informazioa

Organo kudeatzailea

Iruñeko Udaleko Herritarren Segurtasuneko eta Elkarbizitzako Alorra