Egoitza Elektronikoa

Este sitio web utiliza cookies propias y de terceros para gestionar su visita en la página. Si continua navegando, entenderemos que nos facilita su consentimiento para usar dichas cookies. Si desea más información consulte la política de cookies.

OK | COOKIE-POLITIKA

Objektu galduen erregistroa eta berreskuratzeaZeinu-hizkuntza

Zer da?

Galdutako objektuaren eta interesdunaren datuak erregistratzea.
Objektua galdutako objektuen bulegoan entregatu den edo ez egiaztatzea.
Objektu bat galdu duten erregistratutako pertsonekin telefonoz harremanetan jartzea, galdutako objektuen bulegoan dagoen objektua erregistratutakoarekin bat datorren egiaztatzeko.

Nork egiten ahal du izapidea?

Edozein pertsona fisiko edo juridikok.

Nola egiten da izapidea?

ON LINE

Sinadura elektronikorik gabe bideratu

Aukera honen bidez, inprimaki bat eskuratuko duzu, zure datuak eta objektu galduarenak erregistratzeko. Behin eskaera jaso eta gero objektu hori objektu galduen departamentuan entregatzen badute, zuregana joko dugu, zuri itzultzeko.

Izapide egiteko>

Zenbatekoa

Doan.

Eskatzeko baldintzak

Herritarra identifikatzea, abisatu ahal izateko eta aurkitutako objektua jasotzeko.
GALDUTAKO OBJEKTUAREN ERREGISTRO-KANALAK:
Iruñeko Udaleko Objektu Galduak.
Iruñeko Udaleko Herritarrendako Arreta Zerbitzua (010 telefonoa).
Iruñeko Udalaren Egoitza Elektronikoa.

Aurkeztu beharreko agiriak

ERREGISTRATZEKO:
Deskribapena (objektuaren kolorea, marka, materiala eta edukia). Telefono mugikorren kasuan, serie-zenbakia IMEI (International Mobile Equipment Identity) kodearekin bat dator. Kode horrek identifikatzen ditu, telefonia-konpainia edo txartelaren arabera. Telefonoa fabrikatu duen konpainiak ematen du IMEI zenbakia, eta kontratuan, berme-dokumentuan, faktura batzuetan eta telefonoaren kaxan kontsulta daiteke.
GILTZAK EZ DIRA ERREGISTRATZEN. Galdutako Objektuen Bulegora joan behar da, entregatu dituzten egiaztatzeko. JASOTZEKO:
Datuak babesteko araudia betez, datuen titularrari bakarrik emango zaio dokumentazioa.
Objektu bat berreskuratu nahi duen pertsona haren jabea bada, faktura, kontratua edo objektuaren titulartasuna egiaztatzen duen beste edozein dokumentu aurkeztu behar du.
Hirugarren bat joaten bada izaera pertsonaleko datuak dituen dokumentazioa jasotzera, titularraren idatzizko baimena aurkeztu beharko du; bertan, hauek egon behar dute jasota: titularra eta informazioa jasotzeko baimendutako pertsona identifikatzeko datuak (izena, abizenak eta NANa), emandako baimena, data eta sinadura.
Adin txikikoen kasuan, aita, ama edo legezko tutorea etortzen denean, ahaidetasun-harremana edo tutore-izaera egiaztatu behar da, horretarako edozein agiri ofizial aurkeztuz. Bertaratzen dena ez bada aita, ama edo tutorea, objektua jasotzeko, adingabearen aitaren, amaren edo legezko tutorearen idatzizko baimena aurkeztu beharko du. Galdutako objektua edo agiriak jasotzeko unean, Objektu Galduen Bulegoan haren jabetza egiaztatzeko beharrezko agiri edo argibideak eska ditzakete.

Argibide gehiago

Erregistroa egiterakoan antzeko ezaugarriak dituen objektu bat dagoela egiaztatzen bada, interesatuari jakinarazten zaio.
AURKITUTAKO OBJEKTUEN ABISUAREN JAKINARAZPENA: 010 Zerbitzuak posta elektronikoz, SMS bidez edo telefonoz abisatuko die herritarrei galdutako objektuaren datuak bat badatoz aurkitutako objekturen baten deskribapenarekin. Sanferminetan (uztailaren 6tik 14ra), Objektu Galduen Bulegoa egunaren 24 orduetan zehar egonen da irekita. Arratsaldez eta gauez, Herritarren Segurtasuneko eta Elkarbizitzako Alorreko alboko atetik sartu behar da.

Araudia

LEGEZKO ARAUDIA: Kode Zibila.
TRAMITAZIO-EPEA: berehalakoa.
ADMINISTRAZIO-ISILTASUNA: ez dagokio.
EBAZPENA: ez dagokio.
Unitate izapidegileak beretzat gordetzen du beste edozein agiri-mota osagarri eskatzeko aukera, izapidea zuzen kudeatze aldera.

Honekin lotutako informazioa

Organo kudeatzailea

Iruñeko Udaleko Herritarren Segurtasuneko eta Elkarbizitzako Alorreko Zuzendaritza eta Administrazioa