Egoitza Elektronikoa

Este sitio web utiliza cookies propias y de terceros para gestionar su visita en la página. Si continua navegando, entenderemos que nos facilita su consentimiento para usar dichas cookies. Si desea más información consulte la política de cookies.

OK | COOKIE-POLITIKA

Lizentzia-eskaerak emanaldi, kontzertu, antzezpen eta beste zenbait ekitalditarako.

Zer da?

Jarduera sailkatuetarako lizentzia-eskaera; jarduera horiek hilabete baino gutxiago iraungo dute (emanaldiak, kontzertuak, antzezpenak, zirkoak, zaldiko-maldikoak, ekitaldi gastronomikoak, behin behineko irekitzeak eta abar) eta aire zabalean edo jarduera horietarako lizentziarik ez duten lokaletan egingo dira.

Nork egiten ahal du izapidea?

Eskatzaileak irekitzeko lizentziaren TITULARRA izan behar du, EZ ekitaldiaren sustatzailea.

Nola egiten da izapidea?

ON LINE

Sinadura elektronikoarekin bideratu

Esta opción le ayudará a crear una instancia oficial mediante un asistente. Para que tenga efectos jurídicos debe firmarla electrónicamente y enviarla al Registro Electrónico del Ayuntamiento de Pamplona.

Izapide egiteko>

Sinadura elektronikorik gabe bideratu

Esta opción le ayudará a crear una instancia oficial mediante un asistente. Para que tenga efectos jurídicos debe imprimirla y presentarla en cualquiera de las oficinas de Registro Presencial del Ayuntamiento de Pamplona junto al resto de documentación requerida.

Izapide egiteko>

Eskabide-orria behera kargatu

Esta opción descargará una instancia oficial en blanco. Para que tenga efectos jurídicos debe rellenarla y firmarla. Si tiene certificado digital puede presentarla en el Registro Electrónico del Ayuntamiento de Pamplona, adjuntando en la propia instancia los documentos que considere oportunos. En caso contrario, puede imprimirla y presentarla en cualquiera de las oficinas de Registro Presencial del Ayuntamiento de Pamplona junto al resto de documentación requerida.

Eskabide-orria behera kargatu>

Zenbatekoa

Ezohiko ikuskizun publikoak egiteko baimena:
Aire zabalean: 115,55 euro.
Toki itxi batean: 114,60 euro.
Zaldiko-maldikoak, karruselak eta beste instalazio mugikor batzuk. 14,75 euro.
Beste batzuk: 9,05 euro.

Eskatzeko baldintzak

GUTXIENEZ ekitaldia egin baino 15-25 egun lehenago.

Eskakizunak

Bat ere ez.

Aurkeztu beharreko agiriak

Eskabide orokorra.
Kokalekuaren eta lokalaren edo instalatuko den karparen planoa. Honako hau adieraziko da: 1- Karparen materiala. 2- Larrialdi-irtenbidea. 3- Suteen aurka instalatutako neurriak.
Erantzukizun zibileko asegurua.
Egingo den jardueraren memoria; jarduera gauzatzeko zer elementu behar diren adieraziko da (esate baterako, elikagaiekin lotutako jarduera bada, zehaztu sukalderik, hozkailurik eta abarrik behar den).

Argibide gehiago

Eremu publikoan egingo diren ekitaldietarako lizentzia Herritarren Segurtasun Alorrean eskatuko da.
Unitate izapidegileak beretzat gordetzen du beste edozein agiri-mota osagarri eskatzeko aukera, izapidea zuzen kudeatze aldera.
ZERBITZU-EMAILEEN ERREKURTSOAK: Udalak emandako egintza administratiboen aurka, errekurtso hauek aurkez daitezke: Berraztertze-errekurtsoa, Udalari berari zuzendua, egintza jakinarazten denetik hilabeteko epean. Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, egintza jakinarazten denetik hilabeteko epean. Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiari zuzendua, egintza jakinarazten denetik bi hilabeteko epean.
ZERBITZU-HARTZAILEEN ERREKURTSOAK: Erreklamazioa aurkeztu ahal izango diote Nafarroako Gobernuari edo Kontsumoko Arbitraje Batzordeari, zerbitzu-emailea sistema horri atxikita badago. Halaber, kontsumitzaile-elkarteetara ere jo ahal izango dute.
ZERBITZU-EMAILEENDAKO LAGUNTZA-ELKARTEAK: Zerbitzu-emaileak laguntza eskatu ahal izango die enpresa-erakundeei edo Merkataritza Ganberari

Araudia

Ikuskizun publikoen eta aisialdirako jardueren Foru Legea (2/1989 Foru Legea, martxoaren 13koa).
Eremu publikoan ikuskizun publikoak eta aisialdirako jarduerak baimentzeko baldintzak ezartzen dituen Foru Dekretua (44/1990 Foru Dekretua, martxoaren 8koa).
Ingurumena babesteko jarduera sailkatuak kontrolatzeko Foru Legea (16/1989 Foru Legea, abenduaren 5ekoa; BOE, 31. zk., 1990/02/05ekoa).
32/1990 Foru Dekretua, ingurumena babesteko jarduera sailkatuak kontrolatzeko araubidea onartzen duena.
201 eta 202/2002 Foru Dekretuak, irailaren 23koak (NAO, 138. zk., 2002/11/15ekoa).
171/1985 Dekretua, ekainaren 11koa, bizitegi-lurzoru hiritarreko jarduera gogaikarri, osasun-galgarri, kaltegarri eta arriskugarriek bete behar duten arau tekniko orokorrak onartzen dituena.
Behe-tentsioko erregelamendu elektroteknikoa.
2413/1973 Dekretua, irailaren 20koa eta 1974ko apirilaren 13ko agindua, behe-tentsioko instalazio elektrikoei buruzkoa.
2018ko 8. ordenantza fiskala (IX. epigrafea).
LEGEZKO TRAMITAZIO EPEA: ekitaldia egin baino 2-4 egun lehenago ebatzi behar da.
ADMINISTRAZIO-ISILTASUNA: baiezkoa.
EBAZPENA: Alorreko zinegotzi ordezkaria.

Honekin lotutako informazioa

Erakunde kudeatzaileak