Egoitza Elektronikoa

Este sitio web utiliza cookies propias y de terceros para gestionar su visita en la página. Si continua navegando, entenderemos que nos facilita su consentimiento para usar dichas cookies. Si desea más información consulte la política de cookies.

OK | COOKIE-POLITIKA

"Antolatu zure ekitaldia" udal-programa

Zer da?

Iruñean gazteen elkarteak eta haien jarduerak bultzatzen eta sustatzen jarraitzeko udal-programa.
Programaren helburu nagusia da gazteei protagonismoa ematea eta laguntza ematea baliabide fisiko, teknologiko eta giza baliabideen bidez, jendearen aurrean iritzia eman ahal dezaten.

Nork egiten ahal du izapidea?

Formalki eratutako gazte-entitateei, gazte talde ez-formalei eta banakako gazteei zuzendua.

Nola egiten da izapidea?

Zenbatekoa

Doan.

Eskakizunak

Gazteek egindako ekintzak izan behar dute ekitaldiek, gazteei zuzendutakoak edo Gazteriaren Etxearen ekintzaren esparruan kokatuak, publikoak eta hiriko gazte guztientzat irekiak, eta irabazteko asmorik gabe eginak.

Aurkeztu beharreko agiriak

Egin nahi den ekitaldia deskribatzen duen eskaera bat betetzea.
Ekitaldiari buruzko informazio osagarria eta jakin beharreko guztia: liburuxkak, kartelak, etab.

Argibide gehiago

Edukiak askotarikoak izan daitezke: antzerki-estreinaldiak, erakusketak, hitzaldi-zikloak, kontzertuak, dantza-erakustaldiak, literatur aurkezpenak, etab.
Doan eskaintzen dira proposamena garatzeko leku fisiko bat, Etxeko materiala (aulkiak eta mahaiak, soinu-ekipoak, proiektagailuak edo pantailak) eta laguntza teknikoa ekitaldian zehar, tokian bertako ikuskapena barne.

Honekin lotutako informazioa

Organo kudeatzailea

Iruñeko Udaleko Gaztediaren Etxea