Egoitza Elektronikoa

Este sitio web utiliza cookies propias y de terceros para gestionar su visita en la página. Si continua navegando, entenderemos que nos facilita su consentimiento para usar dichas cookies. Si desea más información consulte la política de cookies.

OK | COOKIE-POLITIKA

Iruñeko Udalaren dirulaguntzak eraikinak birgaitzeko (birgaitzeetarako laguntzen udal-ordenantza)

Zer da?

Jarraian deskribatzen diren hiriko eraikinetan birgaitze-jarduerak sustatzeko dirulaguntzak eta bestelako laguntzak:
ALDE ZAHARREKO ERAIKINAK BIRGAITZEA - ZABALGUNEETAKO ERAIKINAK BIRGAITZEA - ALDE ZAHARREAN APARKALEKUAK SUSTATZEA ETA ERAIKITZEA

Nork egiten ahal du izapidea?

Eraikinaren jabe eta erabiltzaileak eta bizilagunen komunitateak.

Zenbatekoa

Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga (EIOZ): Aurrekontuaren gauzatze materialaren % 5,00 (ez dira sartzen ordainsariak, mozkin industriala eta zergak), gehi tasak (44,50 euro).

Eskatzeko baldintzak

Eskaera beti egin behar da obrak hasi aurretik.

Eskakizunak

ERAIKINARENAK:
Jarduera bakoitzerako laguntzen udal-ordenantzan ezarritakoak.
OBRENAK:
Jarduera bakoitzerako laguntzen udal-ordenantzan ezarritakoak.

Aurkeztu beharreko agiriak

Jarduera bakoitzerako laguntzen udal-ordenantzan ezarritakoa.

Araudia

LEGEZKO ARAUDIA:
Alde Zaharra osorik eta hiriko fatxadak birgaitzeko laguntzen udal-ordenantza, 2007/04/11koa (NAO, 111. zk., 2007/09/05ekoa).
2019ko 3. eta 10. ordenantza fiskalak (I.2 epigrafea).
LEGEZKO TRAMITAZIO-EPEA: 2 hilabete.
AURREIKUSITAKO EPEA: 2 hilabete. Obra-baimenarekin eta Nafarroako Gobernuaren laguntzekin (halakorik badagokio) batera izapidetzen da.
ADMINISTRAZIO-ISILTASUNA: ezezkoa.
EBAZPENA: Alorreko zinegotzi ordezkaria.
Unitate izapidegileak beretzat gordetzen du beste edozein agiri-mota osagarri eskatzeko aukera, izapidea zuzen kudeatze aldera.

Honekin lotutako informazioa

Organo kudeatzailea

Iruñeko Udaleko Hirigintza eta Etxebizitza Alorreko Hiria Birgaitzeko Bulegoa (EEZB)