Egoitza Elektronikoa

Este sitio web utiliza cookies propias y de terceros para gestionar su visita en la página. Si continua navegando, entenderemos que nos facilita su consentimiento para usar dichas cookies. Si desea más información consulte la política de cookies.

OK | COOKIE-POLITIKA

Errotzeari buruzko gizarte-zerbitzuen txostena eskatzea

Zer da?

Eskatzailea udalerrian etenik gabe bizi dela eta gizarteratze-prozesu batean murgilduta dagoela baieztatzeko txostena eskatzea.

Nork egiten ahal du izapidea?

Iruñean erroldatuta dauden eta Espainian gutxienez hiru urteko antzinatasuna duten atzerritarrak.

Zenbatekoa

Doan.

Eskatzeko baldintzak

Auzo-unitateetan.
Aldez aurretik hitzordua eskatu behar da (aurrez aurre edo telefonoz) dagokion auzo-unitateko gizarte-langilearekin.

Aurkeztu beharreko agiriak

Gizarte-langileak eskatzailearekin duen hitzorduan adierazi behar du.

Argibide gehiago

Txostena egin ondoren, auzo-unitatean bertan jasoko da.
Iruñeko udalerritik kanpo biziz gero, agiri hau dagokion udalerriko oinarrizko gizarte-zerbitzuetan eskatu beharko da.

Honekin lotutako informazioa

Organo kudeatzailea

Iruñeko Udaleko Gizarte Ekintzako Alorra