Egoitza Elektronikoa

Este sitio web utiliza cookies propias y de terceros para gestionar su visita en la página. Si continua navegando, entenderemos que nos facilita su consentimiento para usar dichas cookies. Si desea más información consulte la política de cookies.

OK | COOKIE-POLITIKA

Gaztediaren etxeko gelak eskatzea erabiltzaile egonkorrentzat

Zer da?

Gaztediaren Etxeko gelak eskatzea jarduerak modu egonkorrean egiteko.

Nork egiten ahal du izapidea?

Gazteak, taldeak eta gazte-elkarteak (14-30 urte bitartekoak).

Nola egiten da izapidea?

ON LINE

Eskabide-orria behera kargatu

Con esta opción descargará un formulario de solicitud, que podrá cumplimentar y entregar en la Casa de la Juventud del Ayuntamiento de Pamplona.

Eskabide-orria behera kargatu>

Zenbatekoa

Doan.

Eskatzeko baldintzak

Urte osoan, jarduera baino hiru hilabete lehenago egin daiteke eskaera, eta jarduera hasi baino astebete lehenago egin behar da gutxienez, Gaztediaren Etxean bertan.
Instalazioak aldi baterako erabiliko dira beti, irailaren bigarren hamabostalditik ekainaren 30era bitartean, eta eskatutako ordutegien barruan.

Eskakizunak

Talde politiko, erlijioso, sindikal edo enpresetako kide ez izatea, eta irabazi-asmorik ere ez izatea.

Aurkeztu beharreko agiriak

Unitate izapidegilean bertan emandako eskabide-orria.

Argibide gehiago

ARETOEN ORDUTEGIA:
Astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 22:00etara. Larunbatetan, 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 21:00etara. Igandeetan, 10:00etatik 14:00etara.
ARAUAK:
Eskaera egonkorren kasuan, instalazioak irailaren bigarren hamabostalditik ekainaren 30era bitartean erabiliko dira. Epe horretan, zerbitzua eskatzen duten gazteek edo taldeek aretoa erabili ahal izango dute eskatutako ordutegian. Erabiltzaileek Gaztediaren Etxeko kudeaketa-taldearengandik jasoko dute beren aretoko giltza, eta hari itzuliko diote gero. Areto hori ezin izango dute giltzaz itxi hura erabiltzen ari diren bitartean.
Eraikineko areto eta korridoreetan ezin da erre, ez jan, ez edan.
Erabilerari buruzko arauak ez betetzea jarrera hori izan duen pertsonari edo taldeari aretoa ez uzteko arrazoia izan daiteke.
Gaztediaren Etxeak langile espezializatuak ditu, eta haien zeregina da erabiltzaileei beharrezko laguntza eta aholkularitza ematea instalazio horietan gauzatu behar duten jarduera edo proiektua egin dezaten.
TRAMITAZIO-EPEA: berehalakoa.

Honekin lotutako informazioa

Organo kudeatzailea

Iruñeko Udaleko Gaztediaren Etxea

Lotutako agiriak