Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu orrira eginiko bisita kudeatzeko eta zure nabigazioari buruzko informazioa biltzeko, webgunearen trafikoa aztertzeko xedez. Argibide gehiago
Iruñeko Udalaren "Iruña Kultura da" buletin digital bat da, zeina posta elektronikoz bidaltzen baitzaie harpidetu direnei, doan eta astero. Kultur programazioari (ikuskizunak, erakusketak, kontzertuak, hitzaldiak, ikastaroak, lantegiak...), musika-programazioari, arte eszenikoei, arte plastikoei, euskarazko eta haurrendako jarduerei, ondareari eta abarri buruzko informazio puntuala biltzen du agenda horrek.
Con esta opción accederá a un formulario para introducir los datos necesarios para darse de alta en el sistema de boletín electrónico con la agenda cultural de Pamplona.
Izapide egiteko>"Iruña Kultura da" agendan harpidetu nahi dutenek beren datuekin bete behar dute (izena, abizenak eta posta elektronikoa) http://www.pamplonaescultura.es webgunearen hasierako orrian dagoen inprimakia.
Hainbat informazio-arlotan harpidetu ahal izango zara, zure lehentasunen arabera (arte plastikoak eta ikusizko arteak, arte
eszenikoak, musika, ondarea, euskarazko jarduerak, Civivox zentroak, haurrendako jarduerak, etab.).
ALDAKETA EDO BAJA: webgunean bertan edo "Iruña Kultura da Agenda" buletinaren beheko aldean, zeina posta elektronikoz jasotzen
baita, informazio-eremuak aldatu ahal izango dituzu, edo harpidetzan baja eman ahal izango duzu.
Iruñeko Udaleko Kulturako, Jaietako eta Kiroleko Alorra - Kultura eta Jaiak