Hautesle-errolda: botoa eman al dezaket? non? Mahaian egotea tokatu al zait?

TOKIKO, AUTONOMIA-ERKIDEGOKO ETA EUROPAKO HAUTESKUNDEAK, MAIATZAREN 26AN:

Botoa emateko bete beharreko baldintzak:

  • Iruñean erroldaturik egotea, 2019ko urtarrilaren 30a baino lehenagotik.
  • Adinez nagusia izatea, 2019ko maiatzaren 26an.
  • Udal-hauteskundeetarako:
    • Espainiako nazionalitatea izatea, Europar Batasuneko kide diren estatuetakoa edo udal-hauteskundeetan bozkatzeko Espainiarekin aldebiko hitzarmena duten herrialdeetakoa: azken bi kasuetan, hauteskundeetan botoa emateko izena eman izana
  • Autonomia erkidegoko hauteskundeetarako:
    • Espainiako nazionalitatea izatea
  • Europako hauteskundeetarako:
    • Espainiako nazionalitatea izatea, edo Europar Batasuneko kide den beste estatu batekoa

NANaren, IFZren edo pasaportearen zenbakia eta lehen abizena sartu botoa non eman behar duzun jakiteko.


NOTA: (* ) ikurraz markatutako eremuak nahitaez bete behar dira.