Egoitza Elektronikoa

Este sitio web utiliza cookies propias y de terceros para gestionar su visita en la página. Si continua navegando, entenderemos que nos facilita su consentimiento para usar dichas cookies. Si desea más información consulte la política de cookies.

OK | COOKIE-POLITIKA
  1. Egoitza Elektronikoaren Hasiera >
  2. EGOITZA ELEKTRONIKOA

Egoitza elektronikiko datuen babesa

Iruñeko Udalak bermatu egiten du egoitza elektroniko honen bitartez ematen diren datu pertsonalen konfidentzialtasuna, osotasuna eta prestasuna, honako hauetan ezarritakoarekin bat: Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra eta EUROPAKO PARLAMENTUAREN ETA KONTSEILUAREN 2016/679 (EB) ERREGELAMENDUA, 2016ko apirilaren 27koa, datu pertsonalen tratamenduari dagokionez pertsona fisikoen babesari eta datu horien zirkulazio askeari buruzko arauak ezartzen dituena.

Datu pertsonalak biltzen dituen formulario bakoitzean, jakitera ematen da arduraduna nor den, tratamenduaren xedeak eta oinarri juridikoa, hartzaileen kategoriak eta interesdunek dituzten eskubideak gauzatzeko aukera tratamendu bakoitzaren inguruko informazioa betez pribatutasun politika atalean. Datu pertsonalen segurtasuna bermatzeko ezarritako neurriak bat datoz Segurtasunerako Eskema Nazionala Administrazio Elektronikoaren eremuan arautzen duen urtarrilaren 8ko 3/2010 Errege Dekretuaren II. Eranskinean aurreikusitakoekin.Halaber, jakitera ematen dizugu aukera duzula datuetan sartu, datuak zuzendu, ezereztu, tratamendua mugatzeko eta kontra egiteko eskubideak gauzatzeko, bai eta erabaki indibidual automatizatuen xede ez izateko ere, barne harturik profilak egitearena, Iruñeko Udalaren Erregistro Orokorrera (Kale Nagusia 2, Iruña) joaz edo egoitza elektronikoaren bidez, idazki bat eta nortasuna egiaztatzeko agiria aurkeztuz.Pribatutasun politika hau egoitzaren orrietarako da aplikagarri, eta ez da bermatzen gune honekin bat egiten diren loturen bidezko sarreretan zein gune honetatik beste webguneetara egiten diren loturetan. Datuak babesteko araudiarekin lotutako edozein zalantza argitzeko, Datuak Babesteko Ordezkariarengana jo dezakezu protecciondedatos@pamplona.es helbide elektronikora mezua bidalita. Era berean, nahi izanez gero, Datuak Babesteko Espainiako Agentziaren egoitza elektronikoaren webgunea kontsulta dezakezu.

Nire Herritar Karpeta

Hauxe zure gunea duzu, argibideak eskuratzeko, erregistro elektronikora sartzeko eta hainbat izapide egiteko.

Sartu > Zure ziurtagiri digitala baino ez duzu behar