Data eta ordu ofizialak: 2017-12-14 05:22:13

Ayuntamiento de Pamplona. Sede electrónica.

  1. Egoitza Elektronikoaren Hasiera

Iradokizun- eta kexa-postontzia

Postontziaren helburua

Udalaren eskumenekoak diren gaiei buruz eta udal-zerbitzuen funtzionamenduei buruz herritarrek aurkeztutako iradokizun eta kexuak biltzea, Udalak bere jarduna hobeki gainbegiratu dezan eta hobetzeko ekimenak egin ditzan.

Zer da iradokizun bat eta zer kexu bat?

IRADOKIZUNtzat joko da udal-zerbitzu bat emateko modua edo zerbitzuaren beraren kalitatea hobetzea xede duen edozein proposamen.

KEXUtzat joko da udal-zerbitzu baten gabezia bat jakinarazi eta hori zuzentzea helburu duena; horietatik kanpo geratuko dira eduki ekonomikoa dutenak, irekita dagoen prozedura juridikoren bati buruzkoak direnak edota udal-egintza bat berraztertzea helburu dutenak.

Iradokizun edo kexu bat aurkezten duen pertsona fisiko edo juridikoak ez du hori egiteagatik legearen araberako interesdun izaera hartuko, eta aurkezpen horrek ez dio errekurtsoa aurkezteko bidea emanen.

Iradokizun edo kexu anonimo bat bidaltzeak ez du erantzuna jasotzeko eskubidea sortzen. Hala ere, bi kasuetan, erantzunik jaso nahi izanez gero, harremanetarako telefono zenbaki bat edo helbide elektroniko bat eman beharko duzu.

Nola aurkez daiteke iradokizun edo kexu bat egoitza elektronikoaren bidez?

Sede elektronikoan dagoen iradokizun- eta kexu-postontziaren bidez.

Zure iradokizun edo kexua jaso ondoren, zerbitzu jasotzaileak aztertuko du. Onartuz gero, dagokion udal-zerbitzura igorriko du. Erantzuna eman ondoren, Herritarrendako Laguntza Zerbitzuak horren berri emanen du posta elektronikoaren bidez edo telefonoz, betiere herritarrak harremanetarako bide horietakoren bat eman badu. Iradokizuna edo kexua onartzen ez bada, Herritarrendako Laguntza Zerbitzuak telefonoz edo posta elektronikoaren bidez jakinaraziko ditu ez onartzeko arrazoiak nahiz lortu nahi dena lortzeko dauden biderik egokienak.

Iradokizun edo kexu bat aurkezteko

Oinarri juridikoa

Herritarrek Zerbitzu Publikoetan Sarbide Elektronikoa izateari buruzko ekainaren 22ko 11/2007 Legearen 10.3 artikulua; lege hori neurri batean garatzen duen 1671/2009 Errege Dekretuaren 3.2 e) artikulua; Iruñeko Udaleko Administrazio Elektronikoa arautzen duen Ordenantzaren 7.6. c) eta 7.10 artikuluak; eta Iruñeko Udalaren Iradokizun eta Erreklamazioen Barzorde Bereziaren Erregelamendua.

NIRE HERRITAR KARPETA

Hauxe zure gunea duzu, argibideak eskuratzeko, erregistro elektronikora sartzeko eta hainbat izapide egiteko.

Sartu > Zure ziurtagiri digitala baino ez duzu behar

©Iruñeko Udala. Udaletxe plaza, zk.g. 31001 - Iruña (Nafarroa) - 948 420 100 - 948 420 100 pamplona@pamplona.es