Pasar al contenido principal

Egoitza Elektronikoa

Este sitio web utiliza cookies propias y de terceros para gestionar su visita en la página. Si continua navegando, entenderemos que nos facilita su consentimiento para usar dichas cookies. Si desea más información consulte la política de cookies.

OK | COOKIE-POLITIKA
  1. Egoitza Elektronikoaren Hasiera

Erregistro Elektronikoari buruzko argibideak

Iruñeko Udalaren Erregistro Elektronikoak aukera ematen du bere arloari dagozkion eskabideak, idazkiak eta komunikazioak jaso eta emateko.

Erregistro Elektroniko honen sorrera eta arauketa Iruñeko Udalaren Administrazio Elektronikoa arautzen duen Ordenantzak egiten du.

Iruñeko Udalaren Erregistro Elektronikoan aurkez daitezke unean-unean Iruñeko Udalaren egoitza elektronikoan dauden eskabide-eredu jakinetan oinarritutako agiri elektronikoetan idatzitako eskabide, idazki eta komunikazioak, elektronikoki sinatutakoak.

Aipatutako ereduak PDF formatuan diseinatuta daude, agiri eramangarrien formatuan, eta "Eskabide-orria behera kargatu" loturetan aurkituko dituzu. Horretarako beharrezkoa da zure makinan Adobe Reader (9. bertsioa edo berriagoa) programa instalaturik edukitzea; doaneko produktua da eta erraz deskargatzen ahal da Internetetik.

Eredu jakinez gain, Udalaren egoitza elektronikoaren lehen orrian eskabide orokorraren eredu bat aurkituko duzu.

Eskabide-orria behera kargatu ondoren, ireki, bete eta egoki jotzen dituzun agiriak eransten ahalko dituzu, eta gero elektronikoki sinatu.

PDF eskabide-orrietan eransten ahal diren formatuak

Dokumentu formatuak:

  • TXT: testu lauko formatu irekia. Testu lauko edo testu hutseko artxibo gisara ere ezagutzen dira, ez dutelako formatuak sortzeko (letra lodia, azpimarra, etzana, letra tamaina, etab.) eta letra mota aukeratzeko (esate baterako Arial, Times, Courier, etab.) informaziorik.
  • PDF: formatu irekiko agiri eramangarria. Erantsitako PDF agiriek ez dute egon behar blokeaturik edo babestuta.

Formatu edukitzaileak:

  • ZIP. Asko erabiltzen da datuak konprimitzeko (irudiak, programak, dokumentuak, etab.). Programa askok, bai komertzialak baita libreak, erabiltzen dute eta haren erabilera ohikoena egiteko aukera ematen dute.

Irudien formatuak:

  • BMP: bit-mapen irudia; Microsoft Paint programaren formatu propioa da, Windows sistema eragileak ekartzen duena.
  • JPEG: irudi estatikoen formatu irekia. Oso erabilia da argazkietarako, tamaina handiko irudietarako eta kolore askotarako, web-ean eta kamera digitaletan.
  • PNG: formatu grafikoa, patenteei lotu gabea.

Audio formatuak:

  • MP3: audio digitaleko formatua, Moving Picture Experts taldeak garatua.

Iruñeko Udalaren Erregistro Elektronikoak gehienez ere 8 Megabyte (8MB) betetzen dituzten eskabideak onartuko ditu.

Erregistro Elektronikoaren erabilera aukerakoa izanen da herritarrentzat, salbu legeak ezarritakoaren arabera derrigorrez erabili beharrekoa den kasuetan eta etorkizunean izan daitezkeen prozedura elektronikoetan, baldin horietan eskabideak, idatziak eta komunikazioak aurkeztea eskatzen bada.

Erregistro Elektroniko honen sorrera eta arauketa Iruñeko Udalaren Administrazio Elektronikoa arautzen duen Ordenantzak egiten du.

Erregistro Elektronikora sartzeko identifikazio sistema

Agiriaren sinatzaileak bere identitatea egiaztatu beharko du, aipatutako ordenantzaren 9. artikuluan jasotako sinadura elektronikoko sistemen bidez. Zehazki, pertsona fisikoen identifikazioa eta sinadura egiteko nortasun agiri elektronikoaren erabilera onartuko da edozein kasutan.

Hartu-agiria

Eskabide elektronikoa Iruñeko Udalaren Erregistro Elektronikoaren bidez jasotzen den bakoitzean, eskabidea eta erantsitako agiriak jaso izanaren egiaztagiria jasoko duzu, automatikoki, bitarteko horren bidez. Egiaztagiri hori elektronikoki sinatuta egonen da, Iruñeko Udalaren egoitza elektronikoaren ziurtagiriarekin, emandako agirien osotasuna eta arbuiatze eza bermatzeko, eta honako edukiak izanen ditu:

  • Erregistro-zenbakia.
  • Aurkezpen data eta ordua.
  • Data eta ordua, epeak neurtzeko ondorioetarako.
  • Eskatzailearen identifikazio-datuak eta, hala badagokio, hura ordezkatzen duen pertsonarenak.
  • Aurkeztutako idatzi, komunikazio edo eskabidearekin loturiko udal-jakinarazpenak jasotzeko aukeratutako bitartekoa.
  • Aurkeztutako idatzi, komunikazio edo eskabidearen laburpena.
  • Hala badagokio, aurkeztutako eskabide elektronikoari erantsitako agirien zerrenda zenbakitua eta izena, eta hatz-marka elektronikoa. Ondorio hauetarako, hatz-marka elektronikoa izanen da kasuan kasuko informazioari algoritmo matematiko bat aplikatzearen ondorioz lortzen den laburpena. Hartu-agirian hatz-marka elektronikoa osatzeko erabilitako algoritmoa agertuko da.

Ohar garrantzitsua

Aipatutako egiaztagiria jasotzen ez baduzu, igorpenean izandako akatsaren edo hutsunearen berri emanen duen oharra jasoko duzu. Horrek esan nahi du Iruñeko Udalak ez duela zure eskabidea jaso, eta beste une batean edo beste bitarteko batzuk erabilita aurkeztu beharko duzu.

Agiriak bidaltzeko Erregistro elektronikoan sartu

Nire Herritar Karpeta

Hauxe zure gunea duzu, argibideak eskuratzeko, erregistro elektronikora sartzeko eta hainbat izapide egiteko.

Sartu > Zure ziurtagiri digitala eskuratzea edo Cl@ven izena emanda egotea baino ez duzu behar