Pasar al contenido principal

Egoitza Elektronikoa

Este sitio web utiliza cookies propias y de terceros para gestionar su visita en la página. Si continua navegando, entenderemos que nos facilita su consentimiento para usar dichas cookies. Si desea más información consulte la política de cookies.

OK | COOKIE-POLITIKA

Faktura elektronikoa

Zer da?

Faktura elektroniko bat formatu elektronikoan egin eta jasotzen den faktura bat da, paperean egindako faktura baten lege-ondorio berberak dituena. Faktura elektronikoak paperezkoak dituen datu berberak ditu, eta digitalki sinatzen da, ziurtagiri onartu bat baliatuta.

Nork egiten ahal du izapidea?

Edozein pertsona fisiko zein juridikok.

Nola egiten da izapidea?

ONLINE

Faktura elektronika bat bidaltzeko, 3 urrats hauek egin behar dituzu:

  1. 1. Sortu faktura.
  2. 2. Sinatu faktura elektronikoki. Zer da sinadura elektronikoa?
  3. 3. Bidali online.

Faktura sortu eta sinatzeko zure identifikazioa beharrezkoa da Estatuaren Administrazio Publikoetako plataforma zentralizatuaren bidez: Cl@ve.

Urrats horiek guztiak egiteko, zure ordenagailuan instalatutako programa informatikoak erabil ditzakezu, edota web-esteka hauek (zer behar duzun eta horri dagokion estekan egin klik):

Faktura sortu, sinatu eta bidali nahi dut:

Faktura sortu dut, eta orain hura sinatu eta bidali nahi dut:

Faktura sortu, eta sinatu dut, eta orain hura bidali nahi dut:

Faktura egiteko betekizunak

Sinadura elektronikoa

Faktura elektronikoki sinatu behar da. Argibide gehiago jasotzeko, kontsultatu Nola lor dezaket nire ziurtagiri digitala?esteka.

Facturae formatua

Fakturak facturae fitxategi bat izan behar du, hau da, .xml edo .xsig luzapenak eduki behar ditu. Ez da onartzen beste formaturik. Por ejemplo, nire faktura-1.xml izeneko faktura batek balio du, baina nire faktura-1.PDF izeneko batek, ez.

Non kontsultatu dezaket nire fakturen egoera?

Nire Herritar Karpetako Nire Fakturak atalean. Hor, bidalitako fakturak ikus ditzakezu, noiz eta zer ordutan erregistratu ziren, eta zertan ari den haien tramitazioa.

Zenbat kostatzen da?

Doan da.

Esteka interesgarriak

Ordainketak

GUTXI GORABEHERAKO EPEA: oro har, 30 egun natural, faktura Udal Erregistroan jasotzen denetik aitzina; eta obretako kontratuetan, 60 egun.

ADMINISTRAZIO-ISILTASUNA: negatiboa.

NORK EBATZI: Faktura zenbatekoa den, alkateak ala zinegotzi ordezkariek. Unitate izapidegileak beretzat gordetzen du beste zenbait agiri osagarri eskatzeko aukera, izapidea zuzen kudeatze aldera.

DIR3 kodeak

Fakturaren hartzailea zer unitate izapidegile den, fakturan jarri behar dituzu Entitatearen, Kontularitza Erregistroaren, Organo Kudeatzailearen eta Unitate Izapidegilearen DIR3 kodeak, orrialde honetan zehaztutakoarekin bat.

Faktura elektronikoak sortzeko beste zenbait webgune

  • http://facturae.animsa.es: web-formulario honetan, faktura elektronikoa sortu, sinatu eta bidali ahal duzu.
  • http://www.face.gob.es: facturaeak sortzeko aplikazioa, doan jaitsi ahal dena. Bidalketa webgunetik egiten da.
  • http://www.facturae.es: Gestión de Facturación Electrónica izeneko aplikazioa, Windows, MacOs eta Linux sistema eragileetarako prestatua.

Arauak

  • 2/1995 FORU LEGEA, MARTXOAREN 10ekoa, NAFARROAKO TOKI OGASUNEI BURUZKOA (36. NAO, 1995/03/20koa).
  • 6/2006 FORU LEGEA, EKAINAREN 9koa, KONTRATU PUBLIKOEI BURUZKOA (72. NAO, 2006/06/16koa).
  • 1/2007 FORU LEGEA, otsailaren 14koa, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea aldatzen duena, lan-kontratazioaren arloan.
  • IRUÑEKO UDALEKO ERREGISTRO OROKORRAREN ANTOLAMENDUARI ETA FUNTZIONAMENDUARI BURUZKO DEKRETUA (2005-01-21eko NAO).
  • PRE/2971/2007 AGINDUA, urriaren 5ekoa, fakturak baliabide elektronikoez egiteari buruzkoa.
  • 25/2013 Legea, abenduaren 27koa, Estatuko Administrazio Orokorrari eta harekin lotuta eta haren mende dauden erakunde publikoei fakturak elektronikoki bidaltzeari buruz.

Organo kudeatzailea

Tokiko Ekonomia Jasangarriko Alorra - Iruñeko Udaleko Ogasuna