Pasar al contenido principal

Egoitza Elektronikoa

Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu orrira eginiko bisita kudeatzeko eta zure nabigazioari buruzko informazioa biltzeko, webgunearen trafikoa aztertzeko xedez. Argibide gehiago

Kalte-ordainen erreklamazioa Iruñeko Udalari

Zer da?

Kalte-ordainen eskaerak, udal-administrazioaren ondarearen gaineko erantzukizunetik eratorritako kalte materialak eta/edo pertsonalak direla bide.

Nork egiten ahal du izapidea?

Pertsona fisiko edo juridikoak (egiaztatu egin behar da).
Ordezkari batek eskatzen badu: ordezkaritza egiaztatu behar du zuzenbidean baliozkoa den edozein bide erabiliz edo interesatuak pertsonalki adierazita.

Nola egiten da izapidea?

ON LINE

Sinadura elektronikoa edo Cl@verekin bideratu

Aukera honetaz baliatuta, Eskabide orokor bat bete ahal izango duzu eta Iruñeko Udalaren Erregistro Elektronikora bidaltzeko laguntza jasoko duzu.

Izapide egiteko>

Sinadura elektronikorik gabe bideratu

Aukera honetaz baliatuta, Eskabide orokor bat betetzeko laguntza jasoko duzu. Ondorio juridikoak izan ditzan, inprimatu behar duzu eta Iruñeko Udaleko Aurrez aurreko Erregistro- bulegoetako batean aurkeztu, eskatutako gainerako agiriekin batera.

Izapide egiteko>

Eskabide-orria behera kargatu

Aukera honetaz baliatuta, eskabide-orri ofizial bat behera kargatuko duzu. Ondorio juridikoak izan ditzan, eskatutako dutuekin bete, inprimatu eta Iruñeko Udaleko Aurrez aurreko Erregistro- bulegoetako batean aurkeztu, eskatutako gainerako agiriekin batera.

Eskabide-orria behera kargatu>

Zenbatekoa

Doan.

Eskatzeko baldintzak

Ezbeharra gertatu zenetik urtebete igaro baino lehen (kalte pertsonalen kasuan, alta medikoaren datatik hasten da urtebeteko epea hasten da).

AURKEZTEKO BIDEAK:
Iruñeko Udalaren erregistroak.
Iruñeko Udalaren Erregistro Elektronikoa.
Iruñeko Udalaren Egoitza Elektronikoa.

Eskakizunak

Eskatzailearen ondasun edo eskubideak administrazio-erantzukizunaren ondorioz kaltetuta egotea.

Aurkeztu beharreko agiriak

Erreklamazio-idazkia, zeinean adierazi behar baitira:
Interesdunaren izena, bi abizenak eta NANa, eta, hala badagokio, ordezkariarenak (harremanetarako telefonoa ere garrantzitsua da).
Jakinarazpenak egiteko adierazten den lekua.
Argi eta garbi zehaztu behar dira lesioak edo kalteak, haien kausaren eta zerbitzu publikoen funtzionamenduaren arteko erlazioa, ebaluazio ekonomikoa, kaltea egindako unea, lekua eta inguruabarrak, eta kalte-ordainaren eskaera.

Egokitzat jotzen diren alegazio, agiri eta informazioak aurkeztuko dira, hala nola:
Udaltzaingoaren parte bat, esku hartu badu.
Lekukoak.
Lekuaren edo gertaeraren argazkiak.
Mediku-partea, hala badagokio.
Gertakariaren berri ematen duen informazio oro.
Jatorrizko agiriak aurkeztu behar dira, edo kopia bat, zeina unitate izapidegilean jatorrizkoarekin erkatuko baita.

IBILGAILUEN KALTEENGATIKO ERREKLAMAZIOETAN:
Zirkulazio-baimena, IATa eta asegurua, indarrean.
Gidabaimenaren fotokopia.
Ibilgailua konpontzearen faktura edo aurrekontua.

Argibide gehiago

LEGEZKO TRAMITAZIO-EPEA: 6 hilabete.
AURREIKUSITAKO EPEA: 6 hilabete.
ADMINISTRAZIO-ISILTASUNA: ezezkoa.
EBAZPENA: Ogasuneko edo Alkatetzako Zuzendaritza.

Unitate izapidegileak beretzat gordetzen du beste edozein agiri-mota osagarri eskatzeko aukera, izapidea zuzen kudeatze aldera.

Araudia

39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena (BOE, 236. Zk., 2015/10/02koa). 5. eta 66. artikuluak.
Ondarezko erantzukizunen arloko Herri-Administrazioen prozeduren Araudia (429/93 Errege Dekretua, martxoaren 26koa; BOE, 106. zk., 1993/05/04koa), 6. artikulua.

Honekin lotutako informazioa

Organo kudeatzailea

Iruñeko Udaleko Ondare Zerbitzua