Egoitza Elektronikoa

Este sitio web utiliza cookies propias y de terceros para gestionar su visita en la página. Si continua navegando, entenderemos que nos facilita su consentimiento para usar dichas cookies. Si desea más información consulte la política de cookies.

OK | COOKIE-POLITIKA

Lizentzia-eskaerak emanaldi, kontzertu, antzezpen eta beste zenbait ekitalditarako.

Zer da?

Hilabete baino gehiago irauten ez duten jarduera sailkatuetarako baimena eskatzea; aire librean edota jarduera jakin horretarako baimenik ez duten lokaletan egingo diren jarduerak izango dira: kontzertuak, antzezpenak, zirkoak, zaldiko-maldikoak, jarduera gastronomikoak, aldi baterako irekitzeak, etab.

Nork egiten ahal du izapidea?

Irekitze-lizentziaren TITULARRAK egin behar du eskaera. EZ jardueraren sustatzaileak.

Nola egiten da izapidea?

ON LINE

Sinadura elektronikoarekin bideratu

Esta opción le ayudará a crear una instancia oficial mediante un asistente. Para que tenga efectos jurídicos debe firmarla electrónicamente y enviarla al Registro Electrónico del Ayuntamiento de Pamplona.

Izapide egiteko>

Sinadura elektronikorik gabe bideratu

Esta opción le ayudará a crear una instancia oficial mediante un asistente. Para que tenga efectos jurídicos debe imprimirla y presentarla en cualquiera de las oficinas de Registro Presencial del Ayuntamiento de Pamplona junto al resto de documentación requerida.

Izapide egiteko>

Eskabide-orria behera kargatu

Esta opción descargará una instancia oficial en blanco. Para que tenga efectos jurídicos debe rellenarla y firmarla. Si tiene certificado digital puede presentarla en el Registro Electrónico del Ayuntamiento de Pamplona, adjuntando en la propia instancia los documentos que considere oportunos. En caso contrario, puede imprimirla y presentarla en cualquiera de las oficinas de Registro Presencial del Ayuntamiento de Pamplona junto al resto de documentación requerida.

Eskabide-orria behera kargatu>

Zenbatekoa

Ohiz kanpoko ikuskizun publikoak egiteko baimena:
Aire zabalekoak: 115,55 euro.
Itxiak: 114,60 euro.
Zaldiko-maldikoak, karruselak eta beste instalazio mugikor batzuk: 14,75 euro.
Beste batzuk: 9,05 euro.

Eskatzeko baldintzak

GUTXIENEZ jarduera egin baino 15-25 egun LEHENAGO.

Eskakizunak

Bat ere ez.

Aurkeztu beharreko agiriak

Eskabide orokorra.
Kokaleku-planoa eta instalatuko den lokalarena edo karparena. Datu hauek agertu behar dute: 1- Karparen materiala. 2- Larrialdiko irteerak. 3- Suteen aurka instalatutako neurriak.
Erantzukizun zibileko asegurua.
Egingo den jardueraren memoria; jarduera egiteko behar diren elementuak adierazi behar dira (adibidez, otordu bat bada, adierazi sukalderik, hozkailurik, etab. behar den).

Argibide gehiago

Eremu publikoan egiteko jardueretarako, Herritarren Segurtasuneko Alorrean eskatu behar da baimena.
Unitate izapidegileak beretzat gordetzen du beste edozein agiri-mota osagarri eskatzeko aukera, izapidea zuzen kudeatze aldera.
ZERBITZU-EMAILEEN ERREKURTSOAK: Udalak emandako egintza administratiboen aurka, errekurtso hauek aurkez daitezke: Berraztertze-errekurtsoa, Udalari berari zuzendua, egintza jakinarazten denetik hilabeteko epean. Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, egintza jakinarazten denetik hilabeteko epean. Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiari zuzendua, egintza jakinarazten denetik bi hilabeteko epean.
ZERBITZU-HARTZAILEEN ERREKURTSOAK: Erreklamazioa aurkeztu ahal izango diote Nafarroako Gobernuari edo Kontsumoko Arbitraje Batzordeari, zerbitzu-emailea sistema horri atxikita badago. Halaber, kontsumitzaile-elkarteetara ere jo ahal izango dute.
ZERBITZU-EMAILEENDAKO LAGUNTZA-ELKARTEAK: Zerbitzu-emaileak laguntza eskatu ahal izango die enpresa-erakundeei edo Merkataritza Ganberari

Araudia

Nafarroako Ikuskizun Publikoak eta Josteta Jarduerak arautzen dituen Foru Legea (2/1989 Foru Legea, martxoaren 13koa).
Gune publikoetako jendaurreko ikuskizunak eta josteta-jarduerak baimentzeko baldintzak ezartzen dituen Foru Dekretua (44/1990 Foru Dekretua, martxoaren 8koa).
Ingurumena babesteko jarduera sailkatuak kontrolatzeko Foru Legea (16/1989 Foru Legea, abenduaren 5ekoa; BOE, 31. zk., 1990/02/05ekoa).
32/1990 Foru Dekretua, ingurumena babesteko jarduera sailkatuak kontrolatzeko araubidea onartzen duena.
201 eta 202/2002 Foru Dekretuak, irailaren 23koak (NAO, 138. zk., 2002/11/15ekoa).
171/1985 Dekretua, ekainaren 11koa, bizitegietarako lurzoru hiritarreko jarduera gogaikarri, osasun-galgarri, kaltegarri eta arriskugarriek bete behar dituzten arau tekniko orokorrak onartzen dituena.
Behe-tentsiorako araudi elektroteknikoa. 2413/1973 Dekretua, irailaren 20koa, eta behe-tentsioko elektrizitate-instalazioei buruzko 1974ko apirilaren 13ko agindua.
2019ko Ordenantza Fiskalak, 8. zk. (IX epigrafea).
LEGEZKO TRAMITAZIO-EPEA: jarduera egin baino 2-4 egun lehenago ebatzi behar da.
ADMINISTRAZIO-ISILTASUNA: baiezkoa.
EBAZPENA: Alorreko zinegotzi ordezkaria.

Honekin lotutako informazioa

Erakunde kudeatzaileak