Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu orrira eginiko bisita kudeatzeko eta zure nabigazioari buruzko informazioa biltzeko, webgunearen trafikoa aztertzeko xedez. Argibide gehiago
14 eta 30 urte bitarteko gazteei 20%eko deskontuak eskuratzeko aukera ematen die Nafarroako hiriarteko garraio publikoa erabiltzean.
Nafarroako bidaiarien garraiorako hiriarteko ohiko zerbitzu publikoek egindako ibilbideetarako txartela, jatorria edo helmuga
Nafarroako Foru Komunitatean dutenak eta haren lurraldean zehar egiten direnak.
Kanpo geratzen dira gainerako zerbitzu guztiak, baita eskualdeko hiri-garraioa eta beste hiri-zerbitzu batzuk ere.
TXARTELA: doakoa.
GARRAIOA: txartelaren prezio osoaren 20%eko murrizketa.
Eman eta hurrengo 3 urteetan balioko du.
Onuradunak 31 urte betetzen dituen egunean iraungiko da edozein kasutan.
Nafarroan erroldatutako 14 eta 30 urte bitarteko gazteendako.
Garraiorako Gazte Txartelaren eskaera, beteta.
NANaren edo haren baliokide den agiriaren fotokopia.
Argazki berri bat, nortasun-agirirako modukoa.
Erroldatze-ziurtagiria, azken 3 hilabeteetan emana.
ESKAERAREN TRAMITAZIOA:
https://www.navarra.es/es/tramites/on/-/line/Descuento-Transporte-Joven. webgunearen bidez.
Aurrez aurre, Garraioen eta Mugikortasun Jasangarriaren Zuzendaritza Nagusian, edo Nafarroako Gobernuaren erregistro- eta
arreta-bulegoen bidez.
OHARRA: Iruñeko Udala ez da beste erakunde batzuei buruzko datuen erantzule.