Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu orrira eginiko bisita kudeatzeko eta zure nabigazioari buruzko informazioa biltzeko, webgunearen trafikoa aztertzeko xedez. Argibide gehiago
Etxebizitzetan titularra aldatzeko eskaera.
Eskatzailearen NANaren/IFKren kopia.
Kontratatuko den higiezinaren jabetzaren, errentaren edo erabiltzeko eskubidearen agiria.
Sozietatea ordezteko ahalordea eta eraketa-kontratu zibila (sozietate irregular edo ondasun-erkidego baten izenean kontratatuz
gero).
Irekitzeko lizentzia (lokala bada).
Bankuan helbideratzea baimentzeko agiria (deskargatu).
Uraren Ziklo Integralaren Ordenantza arautzailearen arabera, higiezin batek indarreko kontratu bat badu eta ordainketak egunean
baditu, kontratu horren titulartasun-aldaketa eska daiteke, betiere erabilera-baldintza berak mantentzen badira. Aldaketa
doakoa da, eta, egiteko, ezinbestekoa da Servicios de la Comarca de Pamplona S.A.rekin zorrik ez izatea.
ONLINEKO TRAMITAZIOA:
Ziurtagiriarekin bideratzea ala ziurtagiririk gabe bideratzea aukeratu eta aukera hori sakatu, formularioa bete, eta eskatutako
dokumentuak gehitu.
Eskaera bideratu ondoren, kontratuaren bi kopia jasotzen dira posta arruntez. Kopia bat sinatu, eta erantsitako gutun-azalean
bidali.
AURREZ AURREKO TRAMITAZIOA (AURREZ HITZORDUA ESKATUTA):
Mankomunitateko Herritarrendako Arreta Zerbitzuaren bulegoetan (Aduanako zokoa 12, beheko solairua) aurkeztu behar da dokumentazioa.
Aldaketa egitean dagoen irakurketa ematen bada, aurreko titularrari likidazio-faktura egin diezaiokete; une horretan ordaindu
beharko da.
OHARRA: Iruñeko Udala ez da beste erakunde batzuei buruzko datuen erantzule.