Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu orrira eginiko bisita kudeatzeko eta zure nabigazioari buruzko informazioa biltzeko, webgunearen trafikoa aztertzeko xedez. Argibide gehiago
Aparkatzeko txartela eskatzea edo eskuratzea, merkataritza-, industria- edo zerbitzu-jarduera dela-eta aparkatze mugatu eta murriztuko eremuko gune laranjetan aparkatzeko.
Txartel hau eskuratzeko eskubidea dute zerga-egoitza eta ohiko lantokia araututako eremuan dituzten pertsona fisiko edo juridiko guztiek.
Aukera honetaz baliatuta, Eskabide orokor bat bete ahal izango duzu eta Iruñeko Udalaren Erregistro Elektronikora bidaltzeko laguntza jasoko duzu.
Izapide egiteko>Aukera honetaz baliatuta, Eskabide orokor bat betetzeko laguntza jasoko duzu. Ondorio juridikoak izan ditzan, inprimatu behar duzu eta Iruñeko Udaleko Aurrez aurreko Erregistro- bulegoetako batean aurkeztu, eskatutako gainerako agiriekin batera.
Izapide egiteko>Aukera honetaz baliatuta, eskabide-orri ofizial bat behera kargatuko duzu. Ondorio juridikoak izan ditzan, eskatutako dutuekin bete, inprimatu eta Iruñeko Udaleko Aurrez aurreko Erregistro- bulegoetako batean aurkeztu, eskatutako gainerako agiriekin batera.
Eskabide-orria behera kargatu>2026. urtea: 208,10 euro, hilabeteka hainbanatzeko aukerarekin.
ESKATZEKO EDO ESKURATZEKO BIDEAK:
Iruñeko Udaleko Herritarren Segurtasuneko Alorrean.
Iruñeko Udalaren Egoitza Elektronikoa.
Iruñeko Udalaren Erregistro Elektronikoa.
Ibilgailuak jardueraren titularraren izenean egon behar du.
Behar bezala aseguraturik egon behar du, eta egunean eduki azterketa teknikoa.
Alta emanda egon behar da ekonomia-jardueren gaineko zergan eta establezimendua kokaturik dagoen toki berean.
Lokala irekitzeko dagokion lizentzia izatea, jarduera egiten den lekukoa.
Ezin dute eskuratu bizilagunendako udal-emakidako aparkaleku-plaza dutenek.
Txartel bat baino ez zaio emanen establezimendu bakoitzari.
AURREZ AURREKO TRAMITAZIOA:
Enpresaren IFKa eta eskatzailearen NANa/AIZa. Datu pertsonalak dituzten agiriak jasotzera hirugarren pertsona bat joaten bada,
titularraren idatzizko adostasuna aurkeztu behar du; bertan jaso behar dira titularraren eta informazioa jasotzeko baimendutako
pertsonaren identifikazio-datuak (izen-abizenak eta NANa), emandako adostasuna, data eta sinadura.
Ibilgailuaren matrikula.
Eskatzailearen edo enpresaren izenean dagoen renting-kontratua, rentingeko ibilgailuen kasuan.
TRAMITAZIO ELEKTRONIKOA:
Eskabide elektronikoa, eskatutako agiriak eskaneatuta erantsita (IKUS AURREZ AURREKO TRAMITAZIOAREN ATALA).
Txartelarekin edo eskudirutan ordaintzen denean, txartela unean bertan ematen da Alorreko bulegoetan. Gainerako kasuetan,
postaz bidaliko da.
Gerta daitekeen edozein aldaketa (ibilgailua, helbidea, etab. aldatzea), edo txartelari baja eman nahi izatea, Alorrari jakinarazi
beharko zaio gehienez astebeteko epean, eta txartela itzuli (ikus lotutako informazioaren fitxa).
Txartela izateko eskubiderik ez duten pertsonek idatziz jakinaraztea eskatu ahal izango dute, dagokion errekurtsoa aurkezteko.
Aparkatze Mugatuko eta Murriztuko Eremuaren Ordenantza - BON, 127. zk., 2007/10/10ekoa.
2026ko 22. ordenantza fiskala (II. epigrafea).
Iruñeko Udaleko Herritarren Segurtasuneko eta Bizikidetzako Alorra