Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu orrira eginiko bisita kudeatzeko eta zure nabigazioari buruzko informazioa biltzeko, webgunearen trafikoa aztertzeko xedez. Argibide gehiago
Irabazi-asmorik gabeko entitate eta elkarteei dirulaguntzak ematea, euskararen erabilera sustatzea, zabaltzea eta/edo normalizatzea berariazko helburu duten proiektuak eta jarduketak egiteko.
Egoitza soziala, ordezkaritza eta/edo jarduketa-esparrua Iruñeko udalerrian duten irabazi-asmorik gabeko pertsona juridikoak.
Urteko deialdian aurreikusitakoa.
AURKEZTEKO BIDEAK (eskaerak aurkezteko epea jasotzen duen deialdia argitaratutakoan):
Iruñeko Udalaren Egoitza Elektronikoa, «Pertsona juridikoendako dirulaguntzen eskaera elektronikoa» izapidearen bidez (ikus
lotutako fitxa).
Urteko deialdi bakoitzean aurreikusitakoak.
Deialdia argitaratutakoan, oinarriak udalaren webgunearen bidez eskura daitezke.
Aurkezten diren jarduerek edo proiektuek honako baldintza hauek bete behar dituzte:
Euskararen sustapena, normalizazioa, erabilera, hizkuntza-gaitasuna, motibazioa eta prestigioa bultzatzea.
Funtsean Iruñeko udal-mugartean egitea edo udal-interesari zuzenean onura egitea.
Herritarrei irekita egotea, betiere parte-hartzaileek jardueretan parte hartzeko beharrezko hizkuntza-baldintzak betetzen
badituzte.
Aurreko urteko azaroaren 1etik deialdiari dagokion urteko urriaren 31ra bitartean egitea.
Deialditik kanpo geratzen dira:
Irakaskuntza-planetan aurreikusitako irakaskuntza-proiektuak eta arautu gabeko irakaskuntza-proiektuak, inklusiboak direnean
izan ezik.
Telebista, irrati eta prentsako komunikazio-proiektuak, bertsio digitalak barne.
Sexuagatik, sexu-orientazioagatik eta/edo sexu- edo genero-identitateagatik diskriminatzera bultzatzen duten jarduerak, sexuen
arteko desberdintasunak zuzentzeko kasuetan izan ezik.