Pasar al contenido principal

Egoitza Elektronikoa

Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu orrira eginiko bisita kudeatzeko eta zure nabigazioari buruzko informazioa biltzeko, webgunearen trafikoa aztertzeko xedez. Argibide gehiago

Iruñeko herritarrek euskara ikasteko dirulaguntzak eskatzea

Zer da?

Iruñeko herritarrek zentro ofizial eta homologatuetan euskara ikastea eta hobetzea sustatzeko dirulaguntzak.

Nork egiten ahal du izapidea?

16 urtetik gorako eta Iruñean erroldatutako pertsona fisikoak.

Zenbatekoa

Urteko deialdian aurreikusitakoa.

Eskatzeko baldintzak

AURKEZTEKO BIDEAK (deialdia argitaratutakoan):

Iruñeko Udalaren Erregistro Orokorra, digitala edo fisikoa, deialdian jasotako eskaera-eredua aurkeztuta.

Eskakizunak

Urteko deialdi bakoitzean aurreikusitakoak.
Deialdia argitaratutakoan, oinarriak udalaren webgunearen bidez eskura daitezke.

Argibide gehiago

Benetan egindako ikastaroak diruz laguntzen dira.
Deialdiak bi epe ditu: lehenak deialdiaren aurreko urteko urritik deialdiaren urteko ekainera egindako ikastaroak hartzen ditu; bigarren epea deialdiaren urteko udako ikastaroei dagokie (uztailetik irailera).

Diruz lagundu daitezkeen ikastaro-motak:
Ikastaro estentsiboak.
Ikastaro trinkoak.
Barnetegiak (barne-erregimena).
Online ikastaroak.
Autoikaskuntza tutorizatuko ikastaroak.

Interneteko helbidea

Honekin lotutako informazioa

Organo kudeatzailea

Iruñeko Udaleko Euskara Zerbitzua