Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu orrira eginiko bisita kudeatzeko eta zure nabigazioari buruzko informazioa biltzeko, webgunearen trafikoa aztertzeko xedez. Argibide gehiago
Cl@ve Estatuko Administrazio Orokor osorako identifikazio-, autentifikazio- eta sinadura elektronikorako sistema komuna da;
herritarrei zerbitzu publikoekin harremanak elektronikoki izateko aukera ematen die, aurrez erabiltzaile gisa erregistratuta.
Cl@ven erregistratutakoan, interesdunak Cl@ve PIN eta Cl@ve Iraunkorra identifikazio- eta autentifikazio-sistemetarako sarbidea
izango du.
Pertsona fisikoak.
Doan.
Ez dago eskaerak aurkezteko eperik.
Cl@ve plataforman alta emateko, interesdunak aldez aurretik bere nortasuna egiaztatu behar du. Espainiarrek indarreko NANa
aurkeztuko dute, eta atzerritarrek AIZ bat esleituta izan behar dute eta jatorriko edo etorburuko herrialdeko agintari eskudunek
emandako nortasun-agiria aurkeztu.
Adingabe batentzat eskatuz gero:
Adingabearen izenean eskaera egiten duen aitaren, amaren edo legezko tutorearen nortasun-agiria erakustea, aurreko puntuan
ezarritakoarekin bat.
Guraso-ahala justifikatzen duen agiria erakustea: familia-liburua, jaiotza-ziurtagiria edo Erregistro Zibilak horretarako
emandako agiria, tutorea izendatzeko ebazpen judiziala, etab.
Adingabeari indarreko NANa eskatuko zaio, edo legez ezarritako agiriak, atzerritarra bada.
ERREGISTROA ESKATZEKO BEHAR DIREN DATUAK:
Izen-abizenak.
Telefono mugikorraren zenbakia.
Posta elektronikoko helbidea.
Datuak betetakoan, erabilera-baldintzak onartzeko agiria emango da, eta Cl@ve Iraunkorra sistemaren pasahitza lortzeko beharrezko
aktibazio-kodea emango da.