Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu orrira eginiko bisita kudeatzeko eta zure nabigazioari buruzko informazioa biltzeko, webgunearen trafikoa aztertzeko xedez. Argibide gehiago
Hil ondoren beren gorputza zientziarako Nafarroako Unibertsitate Publikoari (NUP) eman nahi dioten pertsonei zuzendua.
Adinez nagusia den edozein pertsona izan daiteke gorputz-emailea.
Programan izena emateko eskaera.
NANaren fotokopia.
Emaileak bete eta sinatu ondoren, aurrez aurre entregatu daiteke NUPeko Osasun Zientzien Fakultateko Giza Anatomia eta Enbriologia
Arloan (Ospitalegunea), edo postaz bidali helbide honetara: Dohaintza-programa / Giza Anatomia eta Enbriologia Arloa. Osasun
Zientzien Fakultatea, NUP. Barañain etorbidea z.g.
Interesdunak gorputz-emailea dela egiaztatzen duen txartela jasoko du etxean.
Emaileak senideei, lagunei eta/edo osasun-zentroari adieraziko die, hilez gero, ahalik eta lasterren dei dezatela 659-776690
telefono-zenbakira (eguneko 24 orduetan, asteko 7 egunetan erabilgarri).
GORPUA ONARTZEKO BALDINTZAK:
Dohaintza onartzeko, mediku baimenduak emandako heriotza-ziurtagiria beharko da beti.
Dohaintza onartzeko, instalazioetan gorpua behar bezala biltegiratu, tratatu eta kontserbatzeko tokia izan beharko da.
Nafarroako Unibertsitate Publikoa (NUP)
OHARRA: Iruñeko Udala ez da beste erakunde batzuei buruzko datuen erantzule.