Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu orrira eginiko bisita kudeatzeko eta zure nabigazioari buruzko informazioa biltzeko, webgunearen trafikoa aztertzeko xedez. Argibide gehiago
Artearekiko kezka adierazten duten eta Iruñeko kulturaren garapenean laguntzen duten ekimenei laguntza ekonomikoak emateko araubidea arautzea, kulturaren edozein adierazpideren bidez.
Berariazko deialdiaren arabera, honako hauek izan daitezke:
Irabazi-asmorik gabeko entitateak.
Pertsona fisiko edo juridikoak (kulturaren arloko enpresak eta/edo profesionalak).
Eskaerak telematikoki aurkeztu beharko dira, Iruñeko Udalaren Egoitza Elektronikoan argitaratutako «Pertsona juridikoendako
dirulaguntzen eskaera elektronikoa» izapidearen bidez, https://www.pamplona.es. (ikus lotutako fitxa).
Administrazio Publikoarekin harremanak elektronikoki izatera behartuta ez dauden pertsonek Iruñeko Udalaren Erregistro Orokorrean
edo erregistro osagarrietan aurkeztu ahal izango dituzte eskaerak, edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen
urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusitako edozeinetan; aurreko paragrafoan deskribatutako izapide telematikoaren
bidez ere aurkeztu ahal izango dituzte.
Proiektuak eta/edo jarduerak osorik urte naturalean egingo dira (urtarriletik abendura), eta Iruñeko udal-mugartean garatu
beharko dira.
Herritar guztiei irekita egon beharko dute (ikus berariazko deialdia).
Eskaerak eskabide bidez edo PDF eskabide bidez (telematikoki aurkezteko) egin beharko dira, interesdunak edo dirulaguntza
eskatzeko behar besteko ordezkaritza duen eta ordezkaritza hori bere erantzukizunpean aitortzen duen pertsonak sinatuta.
Entitate bakoitzak eskaera bakarra aurkeztuko du, eta horrek jardueraren deskribapen-dosierra eta finantzaketa-plana ere jasoko
ditu.
TRAMITAZIO-EPEA: ikus berariazko deialdia.
Iruñeko Udaleko Kulturako, Jaietako eta Kiroleko Alorra - Kultura eta Jaiak