Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu orrira eginiko bisita kudeatzeko eta zure nabigazioari buruzko informazioa biltzeko, webgunearen trafikoa aztertzeko xedez. Argibide gehiago
Iruñeko Udalak herritarren eskura jartzen du Iruñeko metropoli-eremuan jarduten duten diziplina guztietako artisten eta arte-taldeen
direktorio bat.
Aplikazio honen helburua artistak herritarrekin harremanetan jartzea da. Horrela, edozein interesdunek hiri-ingurunean arte-proiektuak
garatzen ari diren sortzaileei buruzko informazioa lor dezake. Halaber, artistei beren lana ezagutarazteko eta egiten duten
jardueran interesa duen publikoarekin harremanetan jartzeko aukera ematen dien plataforma da.
Iruñeko metropoli-eremuan jarduten duten diziplina guztietako artistak eta arte-taldeak.
Katalogoa kontsultatu nahi duen herritarra.
EREMUA: Iruñeko metropoli-eremuko artistak eta arte-taldeak. Honako udalerri hauek osatzen dute: Antsoain, Aranguren ibarra,
Mutiloak, Barañain, Beriain, Berriobeiti, Aitzoain, Berriogoiti, Berriobeiti, Artika, Berriozar, Burlata, Eguesibar, Olatz,
Sarriguren, Gorraitz, Etxauri, Ezkabarte, Arre, Orikain, Galar zendea, Cordovilla, Uharte, Txulapain, Noain, Elortzibar, Olaibar,
Oltza zendea, Orkoien, Iruña, Tebas, Muru Artederreta, Atarrabia, Zabaltza, Zizur Nagusia eta Zizur zendea.
Katalogoan parte hartu nahi izanez gero, web-helbidetik egin behar da eskaera.
Izena emateko inprimakia bete, jarraibideei segituz. Nahitaezko eremuak izartxo batekin adierazita daude. Betetako eremu guztiak
publikoak izango dira Iruñeko artisten katalogoaren webgunean, edonork kontsultatzeko.
Inprimakia gaztelaniaz eta euskaraz dago. Artistak edo taldeak sartutako informazioa idatzi den hizkuntzan agertuko da publikoki,
plataformak ez baititu sartutako testuak itzultzen.
Inprimakiaren amaieran, datuak babesteko prozedura azaltzen da, dagokion legearen arabera.
Inprimakia bidali aurretik, emandako informazioa publiko egiteko adostasuna eman behar da. Bestela, ez da erregistroa egingo,
jendaurreko zabalkundea proiektu honen ezinbesteko baldintza baita.
Inprimakiko datuak osatutakoan, «Bidali» botoia sakatzean, mezu elektroniko bat jasotzen da erregistro-prozesua amaitzeko
esteka batekin. Jasotako mezu elektronikotik alta baieztatzen ez bada, inprimakia ez da datu-basean erregistratuta geratuko.
Altak ez dira argitaratuko Udaleko talde teknikoak baliozkotu arte. Baliozkotu ondoren, mezu bat jasotzen da, profila Artisten Katalogoan argitaratu dela jakinarazteko.
Iruñeko Udaleko Kulturako, Jaietako eta Kiroleko Alorra - Kultura eta Jaiak