Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu orrira eginiko bisita kudeatzeko eta zure nabigazioari buruzko informazioa biltzeko, webgunearen trafikoa aztertzeko xedez. Argibide gehiago
Igeriketako igerilekura (20x12 metro), hidromasajeko igerilekura eta bi saunatara sartzea.
Jende guztiarentzat.
Tarifak kontsultatu https://www.pamplonaescultura.es/civivox/ webgunean.
Prezioak adinaren arabera aldatzen dira, eta hobariak daude familia ugarientzat, guraso bakarreko familientzat, desgaitasuna
duten pertsonentzat, terrorismo-ekintzen biktimentzat, genero-indarkeriako delituen biktimentzat, familia-harrerako kasuentzat
eta gizarte-bazterketako egoeran dauden emigranteentzat. Gazteentzat eta langabeentzat ere murrizketak aurreikusten dira.
2 urtetik beherakoek doan dute sarrera.
Instalazioetan sartzeko abonamendua edo sarrera; igeriketako ontzia irekitzen denetik instalazioa itxi baino 30 minutu lehenagora
arte erabiltzeko eskubidea ematen dute, baita hidroterapiako ontzia eta sauna erabiltzekoa ere, ontziak zabalik dauden ordutegi
osoan.
Ordutegiak:
Astelehenetik ostiralera, 08:30etik 21:30era.
Larunbatetan, 08:30etik 14:00etara eta 16:30etik 21:30era.
Igande eta jaiegunetan: itxita.
Eskuragarri dauden abonamenduak:
Urtekoak, irailetik ekainera.
Denboraldi erdikoak, otsailetik ekainera.
30 egunekoak.
Iturramako hiri-bainuetxea Eskirotz kaleko Civivox eraikinean dago.
LEGEZKO ARAUDIA: 2026ko ordenantza fiskala, 2. araua (II.4 epigrafea).
Iruñeko Udaleko Kulturako, Jaietako eta Kiroleko Alorra - Kultura eta Jaiak