Pasar al contenido principal

Egoitza Elektronikoa

Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu orrira eginiko bisita kudeatzeko eta zure nabigazioari buruzko informazioa biltzeko, webgunearen trafikoa aztertzeko xedez. Argibide gehiago

Pertsona juridikoek udalaren kirol-instalazioak denboraldian erabiltzeko eskaera

Zer da?

Honako udal-kirol instalazio hauek denboraldian erabiltzeko eskaera (urte bateko irailetik hurrengoko ekainera): kiroldegiak, Sanduzelaiko eta Arantzadiko udal-kirolguneak, futbol-zelaiak (Sanduzelai, Lezkairu eta Irati - Arrotxapea auzoa), softbol-zelaia (Arrotxapea) eta De López pilotalekua.

Nork egiten ahal du izapidea?

Pertsona juridikoak (kirol-klubak/sozietateak, kirola sustatzeko erakundeak, guraso-elkarteak, federazioak, kirol-elkarteak, ikastetxeak/eskola-kontseiluak, enpresak, Nafarroako Gobernua eta araututako lehiaketetan parte hartzen duten taldeak, besteak beste).

Oharrak:
Futbol-zelaietako erreferentziazko kirol-klubek ere denboraldiko erabilera-eskaera egin beharko lukete.
«Trofeo Boscos» taldeek «Trofeo Boscos» kirola sustatzeko erakundearen bidez egingo dute eskaera, inoiz ez banaka.
Oro har, pertsona fisikoek ezin dituzte instalazio hauek erreserbatuta erabili, nortasun juridikoa duen entitate baten esparruan ez bada.

Zenbatekoa

Indarrean dagoen prezio publikoen arauaren arabera dagokiona (ikus lotutako fitxa).

Eskatzeko baldintzak

AURKEZTEKO BIDEAK:
Iruñeko Udalaren Egoitza Elektronikoa, berariazko «online» izapidearen bidez (lehentasunezko aukera). Izapide hau deialdi honetarako berariazkoa da, eta entitate eskatzaileek ez dute Iruñeko Udalaren erregistro elektroniko orokorra erabili behar.
Iruñeko Udalaren aurrez aurreko erregistroak, eskaera-eskabidearekin batera hizkuntza-aukeraren arabera dagokion erabilera-fitxa beteta (lotutako agiriak).

Argibide gehiago

Urte bakoitzeko maiatzean eta ekainaren hasieran dagokion deialdia argitaratzen da, beharrezko baldintzak eta agiriak barne. 2026-2027 denboraldirako, erabileren eskaera arrunta 2026ko ekainaren 1etik 15era egingo da (bi egunak barne). Epez kanpoko eskaerak 2026ko ekainaren 16tik urriaren 31ra jaso ahal izango dira, bi egunak barne. Epez kanpoko eskaera horiek ez dute erabilera-lehentasunik izango, eta osorik edo zati batean onartu ahal izango dira soilik ordutegi libreak geratu badira eskaerak jasotzeko prozesu arruntean (ekainaren 1etik 15era) egindako hasierako erabilera-banaketaren ondoren.

Araudia

LEGEZKO ARAUDIA: 2026ko ordenantza fiskala, 2. araua (I. epigrafea).

Honekin lotutako informazioa

Organo kudeatzailea

Iruñeko Udaleko Kulturako, Jaietako eta Kiroleko Alorra - Kirola

Lotutako agiriak