Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu orrira eginiko bisita kudeatzeko eta zure nabigazioari buruzko informazioa biltzeko, webgunearen trafikoa aztertzeko xedez. Argibide gehiago
Pandemiak herritarren osasun fisikoan eta psikikoan sortzen ari den eragin negatiboa murriztea, eta herritarrei kirola beren kabuz egiteko gomendioak eta baliabideak eskaintzea, beste helburu batzuen artean pertsona sedentarioen kopurua murrizteko.
Herritar guztiei.
«Minutuak zure kontagailura» programan jarduera fisikoari eta kirolari buruzko proposamenak, gomendioak eta erronkak aurki
daitezke, adin-tarteen arabera egituratuta eta Iruñeak dituen baliabideetan oinarrituta. Erabiltzaileek beren ariketa fisikoaren
maila autodiagnostikatu dezakete bi galdera errazen bidez, eta, emaitzaren eta pertsona bakoitzaren adin-tartearen arabera,
beren errealitatera hobekien egokitzen diren ariketetara sar daitezke. Webguneak proposamenak egiteko tokiaren arabera ere
multzokatzen ditu.
«Minutuak zure kontagailura» programak eskaintzen dituen baliabideak «minutosatucontador.pamplona.es» webgunean eta inprimatutako
gida txikietan bilduta daude; gida horiek udal-kirol instalazioetan, Civivox zentroetan eta osasun-etxeetan aurki daitezke,
besteak beste. Inprimatutako gidek QR kodeak dituzte, proposatutako jarduera egiteko beharrezko baliabideetara sartzeko.
Proiektuak ariketa fisikoa egiteko orientabideak ezartzen ditu hainbat adinetarako: 17 urtera arteko haur eta nerabeentzat;
18 eta 49 urte bitarteko pertsonentzat; 50 eta 69 urte bitartekoentzat, eta 70 urtetik gorakoentzat. Tarte bakoitzean pertsona
bakoitzaren baldintza fisikoetara egokitutako jarduerak proposatzen dira. Horretarako, webgunean dagoen maila-testa egitea
gomendatzen da.
minutosatucontador.pamplona.es webguneak kontraindikazioen test berri bat du orain; sei galdera errazen bidez, sistemak antzematen
du interesdunek medikuntzako profesional batengana jo behar luketen kirola egiteko dituzten mugak ezagutzeko.
Herritarren artean ohikoenak diren mugikorreko aplikazioen eta bideo-joko aktiboen balorazioko bi sailkapen daude; aplikazio
horien onurak gehienez 100 punturekin ebaluatzen dira, irizpide profesionalen arabera.
Iruñeko Udaleko Kulturako, Jaietako eta Kiroleko Alorra - Kirola