Pasar al contenido principal

Egoitza Elektronikoa

Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu orrira eginiko bisita kudeatzeko eta zure nabigazioari buruzko informazioa biltzeko, webgunearen trafikoa aztertzeko xedez. Argibide gehiago

Arantzadi, Aquavox Sanduzelai eta Aquavox San Agustin udal-kirolguneetarako abonamenduak erostea (neguan eta udan)

Zer da?

Arantzadi, Aquavox Sanduzelai eta Aquavox San Agustin udal-kirolguneetarako abonamenduak erostea neguko eta udako kanpainetan.

Nork egiten ahal du izapidea?

Pertsona fisikoak.

Zenbatekoa

Dagokion lotutako fitxa kontsultatu.

Eskatzeko baldintzak

Kanpainan zehar (udan edo neguan), aukeratutako kirolgunean sartzeko dagozkion abonamenduak erosten dira.

AURKEZTEKO BIDEAK:
Aurrez aurre eta online (ikus web-helbidea - Arantzadin eta Sanduzelain bakarrik).

Aurkeztu beharreko agiriak

Interesduna joaten ez bada:
Izapidea egiteko baimena ematen duen pertsonaren baimen sinatua aurkeztu, baimendutako pertsonaren datu pertsonalak jasota (izena, abizenak, NANa). Ez dago erreferentziazko eredurik; pertsona bakoitzak egiten du.
Aurrez aurre egitera joaten ez den pertsonaren txartela egiteko kasuan-kasuan behar diren agiriak aurkeztu.

Argibide gehiago

Arantzadiko eta Sanduzelaiko kirolguneetan hainbat abonamendu-mota eskaintzen dira. Urteko abonamendua, 90 egunekoa, hilekoa, 10 saiokoa eta udakoa, dagozkien zentroetan eska daitezkeenak (informazio gehiago - ikus lotutako fitxak).
Aquavox San Agustin kirolgunean hainbat abonamendu-mota eskaintzen dira (kontsultatu Aquavox San Agustin kirolgunearen tarifak).
Indarreko prezio publikoen arauan aurreikusitako deskonturen bat baliatu nahi izanez gero, dagozkion egiaztagiriak aurkeztu beharko dira dagokion instalazioan.

Araudia

LEGEZKO ARAUDIA:
Arantzadiko eta Sanduzelaiko kirolguneak: 2026ko ordenantza fiskala, 2. araua (II.2, II.3 eta II.5 epigrafeak).

Aquavox San Agustin kirolgunea: entitatean bertan kontsultatu.

Interneteko helbidea

Honekin lotutako informazioa

Organo kudeatzailea

Iruñeko Udaleko Kulturako, Jaietako eta Kiroleko Alorra - Kirola