Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu orrira eginiko bisita kudeatzeko eta zure nabigazioari buruzko informazioa biltzeko, webgunearen trafikoa aztertzeko xedez. Argibide gehiago
Gaizki aparkatzeagatik edo gehiegizko abiaduragatik jarritako isun bat egiaztatzeko argazki baten (gune urdineko zaintzaileek eta Udaltzaingoak lortutakoak, hurrenez hurren) kopia bertatik bertara edo baliabide elektronikoen bidez ikusteko eskaera.
Con esta opción accederá a un formulario para introducir datos de la multa. Después de ello se le mostrarán las imágenes asociadas.
Izapide egiteko>Doan.
Eskaera edozein unetan egin daiteke.
AURKEZTEKO BIDEAK:
Iruñeko Udalaren erregistroak.
Iruñeko Udaleko Herritarren Segurtasuneko Alorra.
Iruñeko Udalaren Egoitza Elektronikoa.
Iruñeko Udalaren Erregistro Elektronikoa.
ESKAERA AURKEZTEA:
Aurrez aurre, Herritarren Segurtasuneko Alorreko bulegoan edo Iruñeko Udalaren edozein erregistrotan.
Postaz (Iratxeko Monasterioaren kalea, 2, beheko solairua).
Posta elektronikoan: multastrafico@pamplona.es
948-420601 edo 948-420608 telefonoan.
AURREZ AURREKO ESKAERA:
Eskabide orokorra, behar bezala beteta. Eskatu eta 1 aste inguruko epea igarotakoan, 948-420608 zenbakira deitu behar da;
bertan adieraziko dute noiz eta nora joan behar den jasotzeko edo ikusteko.
ESKAERA ELEKTRONIKOA:
«Online» ikustea; horretarako ez da eskaerarik edo agiririk aurkeztu behar, eta ez da ziurtagiri digitalik behar. Iruñeko
Udalaren Egoitza Elektronikoan sartuta egiten den «agerraldi elektronikoaren» bidez ikusten da.
Eskabide elektroniko bat aurkeztea Iruñeko Udalaren Erregistro Elektronikoan (horretarako ziurtagiri digitala behar da).
TRAMITAZIO-EPEA:
Aurrez aurre eskatuz gero, posta arruntez, posta elektronikoz edo eskura entregatuko da.
Ziurtagiri digitalik gabe elektronikoki eskatuz gero, espediente-zenbakia eta zigortutako ibilgailuaren matrikula sartzen
diren unean bistaratzen da.
Ziurtagiri digitalarekin elektronikoki eskatzen bada, eskabidean adierazitako helbidera bidaliko da argazkia.
Unitate izapidegileak beretzat gordetzen du beste edozein agiri-mota osagarri eskatzeko aukera, izapidea zuzen kudeatze aldera.
Iruñeko Udaleko Herritarren Segurtasuneko eta Bizikidetzako Alorra