Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu orrira eginiko bisita kudeatzeko eta zure nabigazioari buruzko informazioa biltzeko, webgunearen trafikoa aztertzeko xedez. Argibide gehiago
Desgaitasuna duen pertsona bat garraiatzen duen ibilgailua aparkatzeko txartel berezia eskatzea edo berritzea.
Desplazamenduari edo ikusmenari eragiten dion desgaitasunen bat duen edozein pertsona fisikok.
Autonomia pertsonala sustatzeko eta mendekotasun-egoeran dauden pertsonei arreta emateko gizarte-zerbitzuak ematen dituzten
eta desgaitasuna duten pertsonen garraio kolektiborako bakarrik erabiltzen den ibilgailua duten pertsonek ere bai.
Ez dago eskaerak aurkezteko eperik.
PERTSONA FISIKOA:
Iruñean erroldatuta egotea.
Desgaitasuna aitortzeko ziurtagiria izatea eta 1056/2014 Errege Dekretuan ezarritako baldintzak betetzea.
GARRAIO KOLEKTIBORAKO IBILGAILUAK:
Iruñeko Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan (IAE) alta emanda egotea.
Egiten den jarduera egiaztatzeko agiriak, desgaitasuna duten pertsonen garraio kolektiborako ibilgailu batendako txartela
eskatzen bada.
ALTA:
Desgaitasun-ziurtagiriaren fotokopia eta jatorrizkoa eta, hala badagokio, 1971/1999 Errege Dekretuaren II. eranskinaren araberako
puntuen balorazioa jasotzen duen agiria.
Desgaitasuna duen pertsonaren NANaren fotokopia eta jatorrizkoa.
Desgaitasuna duen pertsonaren karnet-tamainako argazki bat.
Desgaitasuna duten pertsonen garraio kolektiborako ibilgailuendako txartela eskatzen bada, eskatzen duen pertsona fisiko edo
juridikoaren agiriak eta jardueraren justifikazioa.
BERRITZEA:
Argazki bat.
BEHIN-BEHINEKO TXARTELA (sei hilabete):
Eskaera-inprimakia, txartelaren titularraren datuekin.
Larritasun handiko gaixotasuna edo patologia egiaztatzen duen mediku-txostena, RD 1056/2014n ezarritakoaren arabera.
Desgaitasun-maila zehazteko balorazioaren zain dagoela eta txartela eskuratzeko baldintzak beteko dituela uste dela egiaztatzen
duen mediku-txostena.
Desgaitasuna duen pertsonaren koloretako karnet-tamainako argazkia.
Txartela Herritarren Segurtasuneko Alorrak ematen du, eta Nafarroako Gobernuak inprimatu eta bidaltzen du.
TRAMITAZIO-EPEA: berehalakoa.
ADMINISTRAZIO-ISILTASUNA: ez dagokio.
EBAZPENA: ez dagokio.
Unitate izapidegileak beretzat gordetzen du beste edozein agiri-mota osagarri eskatzeko aukera, izapidea zuzen kudeatze aldera.
31/2022 Foru Legea, azaroaren 28koa, Nafarroan desgaitasuna duten pertsonei arreta emateari eta haien eskubideak bermatzeari
buruzkoa (BON, 250. zk., 2022/12/15ekoa).
52/2022 FORU AGINDUA, martxoaren 7koa, Eskubide Sozialetako kontseilariak emana, Nafarroako Foru Komunitatean desgaitasuna
duten pertsonendako aparkatzeko txartela arautzen duena.
Mugikortasunari buruzko Udal Ordenantza (BON, 22. zk., 2019ko otsailaren 1ekoa, eta BON, 52. zk., 2019ko martxoaren 15ekoa).
1056/2014 Errege Dekretua, abenduaren 12koa, desgaitasuna duten pertsonendako aparkatzeko txartela emateko eta erabiltzeko
oinarrizko baldintzak arautzen dituena.
888/2022 Errege Dekretua, urriaren 18koa, desgaitasun-maila aitortzeko, deklaratzeko eta kalifikatzeko prozedura ezartzen
duena.
Iruñeko Udaleko Herritarren Segurtasuneko eta Bizikidetzako Alorra