Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu orrira eginiko bisita kudeatzeko eta zure nabigazioari buruzko informazioa biltzeko, webgunearen trafikoa aztertzeko xedez. Argibide gehiago
AUKERA EMATEN DU:
Kirol-instalazioak erabiltzeko abonuak eta sarrerak erosteko.
Kirol-instalazioak dohainik erabiltzeko. (Aldez aurretik online erreserbatu behar da pilotalekua eta tenis-pistak erabiltzeko).
Abonuan barne hartutako kirol-jardueretara joateko; teknikari espezialistek zuzentzen dituzte, eta astelehenetik ostiralera
banatuta daude. (Guztietarako, aldez aurretik online erreserbatu behar da).
Abonuan barne hartu gabeko beste jarduera batzuetan deskontuak izateko.
Kirol-instalazioak ezin izanen dira erreserbatu Unibertsitatetik kanpoko lehiaketetarako.
Unibertsitate-txartela, matrikularen frogagiria edo NUPko kide dela egiaztatzen duen agiria.
Sartzeko txartelik ez duten erabiltzaileek, dagokion abonuan alta eman ondoren, hura eskatu beharko dute, argazki bat deportes@unavarra.es
helbide elektronikora bidalita.
Nafarroako Unibertsitate Publikoaren (NUP) Kirol Bulegoa
OHARRA: Iruñeko Udala ez da beste erakunde batzuei buruzko datuen erantzule.