Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu orrira eginiko bisita kudeatzeko eta zure nabigazioari buruzko informazioa biltzeko, webgunearen trafikoa aztertzeko xedez. Argibide gehiago
Pasaportea eskuratzea.
Galdetu unitate izapidegileari.
Pasaporte berri bat aurreko pasaportearen indarraldiko azken urtean eskura daiteke. Urtebetetik gorako indarraldia badu, idatziz
eskatu eta arrazoia egiaztatu beharko da.
Salbuespenez lehen pasaportea baliogabetu gabe bigarren bat eskuratu behar bada, idatziz eskatu eta arrazoia egiaztatu beharko
da halaber.
Pasaportea emateko eskatzeko, ezinbestekoa izanen da hura jaso behar duen pertsona bertan egotea.
Adingabeek 2 gurasoekin joan beharko dute (bi badaude); gurasoak bereizita joan daitezke.
Indarreko NANa.
Berriki egindako argazki bat (koloretan, hondo zuriarekin). Titularrak egun berean eskuratu badu NAN elektronikoa, ez da argazkirik
behar.
Aurreko pasaportea, oraindik iraungita ez badago.
Adingabea edo legez ezgaitua bada, gurasoek edo legezko tutoreak lagunduta joanen da, haien NANarekin eta familia-liburuarekin
eta, hala badagokio, tutore-izaera legez egiaztatzen duen agiriarekin.
14 urtetik beherakoa bada eta NANik ez badu, hitzez hitzeko jaiotza-agiria ere ekarri beharko du, eta bertan adieraziko da
pasaportea eskuratzeko berariaz eman dela, pasaportea banakakoa baita.
18 urtetik beherakoek aitaren eta amaren edo legezko tutorearen idatzizko baimena eraman behar dute (baita legez ezgaituek
ere), Pasaporteen Bulegoan agertuta emana. Guraso-ahala edo tutoretza bi pertsonak badute, elkarrekin joan daitezke adingabearekin
edo tutoretzapekoarekin pasaportea egiteko taldera, edo bereizita eta une desberdinetan, baimena betetzeko. Era berean, adingabea
edo tutoretzapekoa joanen den taldeaz bestelako batean bete daiteke baimena, betiere titularra pasaportea egitera nora joanen
den zehazten bada. EZINBESTEKOA da bi ezkontideak pasaportea egiteko bulegora bertaratzea, horretarako gaitutako funtzionario
publiko batek baimeneko datuak egiazta ditzan.
Espainiako NAN eta Pasaporteen edozein bulegotan ematen da (nahiz eta herri horretan ez bizi), baita Espainiak atzerrian dituen kontsuletxeetan ere.
TRAMITAZIORAKO AURREIKUSITAKO EPEA: pasaportea gehienez 72 orduko legezko epean prestatu eta ematen zaio interesdunari. Gaur
egun unean bertan entregatzen ari dira, beste egun batean jasotzera joateko beharrik gabe (aurreko pasaportearen iraungitze-data
baino urtebete lehenago eskatzen denean eta bigarren pasaporteak eskatzen direnean izan ezik; berariazko baimena behar dutenez,
beste egunen bat atzeratu daitezke).
INDARRALDIA: 2 urte 5 urte baino gutxiagoko haurrentzat, 5 urte 30 urte baino gutxiagokoentzat eta 10 urte 30 urtetik gorakoentzat.
Urtebete baino gutxiagoko indarraldia geratzen zaion pasaporte bat ordezkatzeko igortzen bada, pasaporte berriak baliotasun
osoa izanen du. Aurreko pasaporteari urtebete baino gehiagoko indarraldia geratzen bazaio, pasaporte berriak baliotasun bera
izango du, baimen berezia izan ezean (baimena idatziz eskatu behar da, arrazoiak agiri bidez justifikatuta, NANa Bideratzeko
Bulegoan).
Espainiako Nortasun Agiria (NAN) eta Pasaporteak Bideratzeko Bulegoa
OHARRA: Iruñeko Udala ez da beste erakunde batzuei buruzko datuen erantzule.