Pasar al contenido principal

Egoitza Elektronikoa

Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu orrira eginiko bisita kudeatzeko eta zure nabigazioari buruzko informazioa biltzeko, webgunearen trafikoa aztertzeko xedez. Argibide gehiago

Atzerritarren familia berriz elkartzeko gizarte-zerbitzuen txostena eskatzea

Zer da?

Etxebizitzak immigranteen familiak berriz elkartzeko adinako erabilgarritasuna eta bizigarritasun-baldintzak betetzen dituen aztertzen duen txostenaren eskaera.

Nork egiten ahal du izapidea?

Iruñean bizi diren atzerritarrak, familia berriz elkartzea eskatu nahi dutenak.

Zenbatekoa

Doan.

Eskatzeko baldintzak

Auzo-unitateetan.
Beharrezkoa da aurretiko hitzordua eskatzea (aurrez aurre edo telefonoz) erroldatuta dagoen tokiaren arabera dagokion auzo-unitatean.

Eskakizunak

Iruñeko udalerrian bizitzea.

Aurkeztu beharreko agiriak

Auzo-unitateetan adieraziko zaie.

Argibide gehiago

Gizarte-laneko profesionalak ikuskapena egingo du interesdunaren etxean, bizigarritasun-baldintzak egiaztatzeko eta txostena egiteko.
Txostena egindakoan, auzo-unitatean bertan jasoko da.
Familia berriz elkartzeak lehen mailako senideei bakarrik eragiten die (ezkontidea eta seme-alabak). Gurasoentzat eska daiteke, betiere familia-unitatearekiko mendekotasuna frogatzen bada.
Iruñeko udalerritik kanpo bizi direnek dagokien udalerriko oinarrizko gizarte-zerbitzuetan eskatu beharko dute agiri hau.

Honekin lotutako informazioa

Organo kudeatzailea

Iruñeko Udaleko Gizarte Ekintzako Alorra - Gizarte Zerbitzuak