Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu orrira eginiko bisita kudeatzeko eta zure nabigazioari buruzko informazioa biltzeko, webgunearen trafikoa aztertzeko xedez. Argibide gehiago
Arriskutsua izan daitekeen animalia baten izena ematea horretarako ezarri den erregistroan.
Animalia horien jabeak, Iruñean hiru hilabete baino gehiago daudenean.
Aukera honetaz baliatuta, Eskabide orokor bat bete ahal izango duzu eta Iruñeko Udalaren Erregistro Elektronikora bidaltzeko laguntza jasoko duzu.
Izapide egiteko>Aukera honetaz baliatuta, Eskabide orokor bat betetzeko laguntza jasoko duzu. Ondorio juridikoak izan ditzan, inprimatu behar duzu eta Iruñeko Udaleko Aurrez aurreko Erregistro- bulegoetako batean aurkeztu, eskatutako gainerako agiriekin batera.
Izapide egiteko>Aukera honetaz baliatuta, eskabide-orri ofizial bat behera kargatuko duzu. Ondorio juridikoak izan ditzan, eskatutako dutuekin bete, inprimatu eta Iruñeko Udaleko Aurrez aurreko Erregistro- bulegoetako batean aurkeztu, eskatutako gainerako agiriekin batera.
Eskabide-orria behera kargatu>AURKEZTEKO BIDEAK:
Iruñeko Udalaren erregistroak.
Iruñeko Udalaren Erregistro Elektronikoa.
Iruñeko Udalaren Egoitza Elektronikoa.
Eskabide orokorra, non datu hauek adieraziko diren:
Animaliaren espeziea.
Animaliaren identifikazio-zk., halakorik badu.
Arraza (lehen belaunaldiko gurutzatzea bada, jatorrizko arrazak zehaztu behar dira).
Sexua.
Ezaupideak (animaliaren deskribapen fisikoa, hala nola larruaren kolorea edo marka bereizgarriak).
Jaioteguna.
Animaliaren ohiko bizilekua; gizakiekin biziko den azaldu behar da, edo, aldiz, zainketarako, babeserako edo beste eginkizun
baterako erabiliko den.
Jabearen izena, helbidea eta NANa.
Haztegiaren edo jatorriaren datuak.
Animaliaren osasun-egoera egiaztatzeko urteroko azterketak egin dituen albaitari profesional elkargokidearen egiaztagiria.
Trebatze-zentroaren datuak, hala badagokio.
Erasoekin loturiko gertakariak.
Informazioan aldaketaren bat gertatzen bada, 15 eguneko epean jakinarazi beharko da, erasoak gertatzen direnean izan ezik,
orduan berehala jakinarazi behar da eta.
Arriskutsuak izan daitezkeen txakurrek beti eraman beharko dituzte 2 metrotik beherako uhala eta muturrekoa espazio publikoetan.
LEGEZKO ARAUDIA:
13. Osasun Ordenantza, Iruñeko hirian animaliak edukitzea arautzen duena (BON, 9. zk., 94-1-21ekoa).
13. Osasun Ordenantzaren aldaketak (BON, 11. zk., 2001-01-24koa).
19/2019 Foru Legea, 2019ko apirilaren 4koa (BON, 71. zk., 2019ko apirilaren 11koa).
50/99 Legea eta 287/2002 Errege Dekretua.
TRAMITAZIO-EPEA: berehalakoa.
ADMINISTRAZIO-ISILTASUNA: ez dagokio.
EBAZPENA: ez dagokio.