Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu orrira eginiko bisita kudeatzeko eta zure nabigazioari buruzko informazioa biltzeko, webgunearen trafikoa aztertzeko xedez. Argibide gehiago
Edukiontzien jabe diren enpresen baimen-eskaerak, Iruñeko udalaren mugapean edukiontziak paratzeko.
Edukiontzien jabe diren enpresak.
Fidantza edo banku-abala.
Eskaera-inprimakia.
Erantzukizun zibileko aseguruaren ordaindutako ordainagiriaren kopia.
Kontratatutako aseguru-polizaren kopia, honako hauek jasotzen dituena:
1) Arriskuen estalduraren zenbatekoa
2) Aseguruak estaltzen dituen kalteak
Udal Gordailuzaintzan eskudiruzko fidantza edo banku-abala sartu izanaren egiaztagiriaren kopia, Udalak likidatzen dituen
kalte, zehapen edo betearazpen subsidiarioei erantzuteko, baita udalbatzari sortzen zaizkion ikuskapen-gastuei eta bestelako
gastu guztiei ere.
Agiriak formatu digitalean aurkeztu behar dira.
Administrazio Prozedura Erkidea eta Araubide Juridiko Elektronikoa arautzen dituen Ordenantzaren 42. artikuluaren arabera
behartuta daudenek (pertsona juridikoek, nortasun juridikorik gabeko entitateek, profesionalek, besteak beste), erregistro
elektronikoaren bidez.
Banku-abalak sinatzen dituzten pertsonek Udalak askietsitako ahalordeak izan behar dituzte.
Ebazpena hartu ondoren, departamentuak interesatuari, Udaltzaingoari eta Ekonomiari jakinaraziko die.
ZERBITZU-EMAILEEN ERREKURTSOAK: Udalak emandako egintza administratiboen aurka, errekurtso hauek aurkez daitezke: Berraztertze-errekurtsoa,
Udalari berari zuzendua, egintza jakinarazten denetik hilabeteko epean. Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio
Auzitegiari zuzendua, egintza jakinarazten denetik hilabeteko epean. Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia
Auzitegi Nagusiari zuzendua, egintza jakinarazten denetik bi hilabeteko epean.
ZERBITZU-HARTZAILEEN ERREKURTSOAK: Erreklamazioa aurkeztu ahal izango diote Nafarroako Gobernuari edo Kontsumoko Arbitraje
Batzordeari, zerbitzu-emailea sistema horri atxikita badago. Halaber, kontsumitzaile-elkarteetara ere jo ahal izango dute.
ZERBITZU-EMAILEENDAKO LAGUNTZA-ELKARTEAK: Zerbitzu-emaileak laguntza eskatu ahal izango die enpresa-erakundeei edo Merkataritza
Ganberari
Eremu publikoan edukiontziak paratzeari buruzko Ordenantza (2000/09/07ko Osoko Bilkura).
ADMINISTRAZIO-ISILTASUNA: ez dagokio.
EBAZPENA: Alkatetza edo Alorreko Zinegotzigo Ordezkaria.