Pasar al contenido principal

Egoitza Elektronikoa

Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu orrira eginiko bisita kudeatzeko eta zure nabigazioari buruzko informazioa biltzeko, webgunearen trafikoa aztertzeko xedez. Argibide gehiago

Eremu publikoaren okupazioa - Edukiontzien kudeaketa

Zer da?

Enpresa baimenduek eremu publikoan edukiontzi bat paratzeko edo kentzeko asmoa jakinaraztea.
Edukiontziak paratu eta kendu ondoren argazkiak aurkeztea.
Adierazitako hilabetean kendutako edukiontzien bidezko eremu publikoaren okupazioen hileko autolikidazioa.
Banku-txartelaren bidezko ordainketa elektronikoa.

Nork egiten ahal du izapidea?

Edukiontziak paratzeko baimendutako enpresak. Edukiontzi bat paratu nahi duten herritarrek enpresa horietara jo beharko dute.

Nola egiten da izapidea?

ON LINE

Sinadura elektronikoa edo Cl@verekin bideratu

Izapide egiteko>

Zenbatekoa

Hileko autolikidazioak kalkulatzeko edukiontzi eta okupazio-egun bakoitzeko tarifa «Tokiko jabari publikoko lurzoruaren, lurgainaren eta lurpearen erabilera pribatiboaren edo aprobetxamendu bereziaren tasak arautzen dituen ordenantza fiskalean» ezarritakoa da.

Eskatzeko baldintzak

Enpresa baimendua cl@ve edo ziurtagiri digitalaren bidez identifikatzea.
Edukiontzia paratu aurretik jakinaraztea, edo kendu eta hurrengo egunean.
Paratzearen kasuan: 1. obra-lizentzia bati lotuta badago, lizentziaren espedientea adierazi. 2. Bestela, Udalean obrak jakinarazteko erantzukizunpeko adierazpena aurkeztu bazen, sarrera-erregistroaren urtea eta zenbakia adierazi beharko dira.
Hileko autolikidazioa, autolikidatzen den hilabetea amaitutakoan, hurrengo hilabeteko 20a baino lehen aurkeztuko da.

AURKEZTEKO BIDEAK:
Iruñeko Udalaren Egoitza Elektronikoa.

Eskakizunak

Edukiontziak instalatzeko baimena aldez aurretik lortu izana.

Aurkeztu beharreko agiriak

Paratzeak zein kentzeak jakinarazteko bi modu:
a) Udalarekin lankidetzan aritzea onartu duten enpresa baimenduek Iruñeko Udalaren Egoitza Elektronikoaren bidez egingo dute.
b) Gainerakoek idatzizko postaz, faxez edo posta elektronikoz, honako hauek adierazita:
Edukiontzi-kopurua.
Noiz paratu edo kenduko den.
Non paratu edo kenduko den.
Zertarako paratzen den edo, kentzearen kasuan, zertarako paratu zen.
c) Hileko autolikidazioak adierazitako hilabetean kendutako instalazio guztiak jasoko ditu, honako datu hauek zehaztuta:
. Kokalekua
Titularra
Edukiontzia paratu zen eguna.
Edukiontzia kendu zen eguna.
Edukiontzi-kopurua.
Okupazio-egunak, paratzearen eta kentzearen arabera.

Argibide gehiago

Udalaren egoitza elektronikoko sistema informatikoa erabiltzen duten enpresek okupazioaren informazioa sartuko dute eta hileko autolikidazioa egingo dute.
Udaltzaingoa edukiontziaren kokalekuarekin edo motarekin ados ez badago, enpresa baimenduari jakinarazten dio, eskaera alda dezan. Hala badagokio, ezarri beharreko seinaleztapen-neurriak adierazten ditu.
Dena zuzen badago, ez da beharrezkoa Udaltzaingoak erantzutea.
«Kentzeen» kasuan, enpresa baimenduek Udaltzaingoari adierazi beharko diote, lehen aipatutako moduan, eremu publikoa egoera ezin hobean eta erabat garbi geratu dela.
Hileko autolikidazioen kontrol ekonomikoa «Ez-aldizkako Tributuetako» Departamentuak egingo du.
Unitate izapidegileak beretzat gordetzen du beste edozein agiri-mota osagarri eskatzeko aukera, izapidea zuzen kudeatze aldera.

Araudia

Tokiko jabari publikoko lurzoruaren, lurgainaren eta lurpearen erabilera pribatiboaren edo aprobetxamendu bereziaren tasak arautzen dituen ordenantza fiskala. (2026ko 20. ordenantza fiskala (I.6 epigrafea).)

ADMINISTRAZIO-ISILTASUNA: ez dagokio.
EBAZPENA: ez dagokio.

Honekin lotutako informazioa

Erakunde kudeatzaileak