Pasar al contenido principal

Egoitza Elektronikoa

Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu orrira eginiko bisita kudeatzeko eta zure nabigazioari buruzko informazioa biltzeko, webgunearen trafikoa aztertzeko xedez. Argibide gehiago

Su-armen Europako txartela (TE)

Zer da?

Titularrak Europar Batasuneko kide diren herrialdeetan bidaiatzen duenean eraman edo erabiliko dituen su-armak jasotzen dituen dokumentu pertsonala.

Nork egiten ahal du izapidea?

Txartelean jasotzen diren armak Espainian eduki eta erabiltzeko dokumentazioa duten Espainiako egoiliarrei.

Nola egiten da izapidea?

Eskatzeko baldintzak

Baimenak bidaia baterako edo gehiagotarako emango dira, gehienez urtebeteko eperako, berritzeko aukerarekin, eta su-armen Europako txartelean jasoko dira.

Eskakizunak

Su-armen Europako txartela besterenezina da, eta titularrak Europar Batasuneko kide diren herrialdeetan egiten dituen bidaietan dituen edo erabiltzen dituen su-armak adierazten ditu; Espainian erakutsi beharko da segurtasun-indar eta -kidegoetako kideek eskatuz gero.

Aurkeztu beharreko agiriak

Eskaera-orria.
Nortasun-agirirako moduko bi argazki.
Dagokion tasa ordaindu izanaren frogagiria, 790 eredua.

Argibide gehiago

Europar Batasuneko estatu kide batean bizi den titular batek Espainian egindako bidaia batean arauzko su-arma bat edukitzea baimenduko da soilik interesdunak Guardia Zibilaren Zuzendaritza Nagusiaren eta bizi den estatuko agintaritza eskudunaren baimena eskuratu badu.

2026/04/28AN GUARDIA ZIBILAREN WEBGUNEAN EGUNERATUTAKO INFORMAZIOA.

Interneteko helbidea

Honekin lotutako informazioa

Organo kudeatzailea

Guardia Zibila (9 Zona)

OHARRA: Iruñeko Udala ez da beste erakunde batzuei buruzko datuen erantzule.