Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu orrira eginiko bisita kudeatzeko eta zure nabigazioari buruzko informazioa biltzeko, webgunearen trafikoa aztertzeko xedez. Argibide gehiago
Noiztik:01/01/2026 Noiz arte:31/12/2026
Iruñeko Udaleko Kulturako, Jaietako eta Kiroleko Alorra - Kirola
Noiztik:01/01/2026 Noiz arte:31/12/2026
2026KO TARIFAK:
EGUNEKO SARRERAK:
2 eta 13 urte bitartekoak: 4,01 euro.
14 eta 24 urte bitartekoak: 4,06 euro.
25 eta 64 urte bitartekoak: 5,72 euro.
65 urtetik aurrera: 4,01 euro
DENBORALDIKO ABONAMENDUAK:
2 eta 13 urte bitartekoak: 127,50 euro
14 eta 24 urte bitartekoak: 177,54 euro
25 eta 64 urte bitartekoak: 255,16 euro
65 urtetik aurrera: 127,50 euro
Abonamenduak banketxe batean dirua sartuz edo instalazioetan bertan txartelarekin ordaintzen dira.
Udalaren egiaztapen-txartel berria ematea, galduz gero, txartela berritzen den bakoitzeko: 11,65 euro.
MURRIZKETAK:
1- Erosten dituzten sarreren eta abonamenduen zenbatekoan 50%eko murrizketa izanen dute:
Familia ugarietako, guraso bakarreko familietako eta harrera-familietako kideek, baita harreretatik datozen edo harreran (familia-harreran
edo egoitza-harreran) dauden 25 urtetik beherakoek ere.
Legez 33%ko edo hortik gorako desgaitasun-maila aitortua duen pertsonak.
Epai edo administrazio-ebazpen bidez terrorismoaren biktima izaera aitortu zaion pertsonak, haren aitak eta/edo amak, seme-alabek
eta ezkontideak edo bikotekide egonkorrak.
Epai batek etxean jasandako genero-indarkeria fisiko edo psikikoaren delituaren biktima deklaratutako pertsonak, haren aitak
eta/edo amak, seme-alabek eta ezkontideak edo bikotekide egonkorrak, betiere epaiak delituaren erantzule kriminal deklaratu
ez baditu.
Ebazpen judizial bidez edo Familia eta Adingabeen Zuzendariordetzaren edo haren babesaren ardura duen entitate publikoaren
erabakiz edo baimenarekin familia-harreran emandako pertsonak.
Gizarte-bazterketako egoeran dauden emigranteek.
Epigrafe honetan ezarritako murrizketak ezin izanen dira elkarren artean metatu, kontzeptu bat baino gehiagorengatik murrizketa
jasotzeko eskubidea izanez gero.
2- 14 eta 30 urte bitarteko pertsonek eta langabeek erosten dituzten abonamenduen guztizko zenbatekoan 10%eko murrizketa izanen
dute. Murrizketa hori ezin izanen zaie metatu eskubidez dagozkien beste murrizketa batzuei.
3- Errentaren araberako murrizketak (kontsultatu ordenantza fiskalak).
Igerileku estalia urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra dago zabalik, ekaineko bigarren hamabostaldian izan ezik.
Igerileku estaliko abonamenduak instalazioetako langileei eskatu ahal zaizkie, igerileku estaliaren ordutegian.
ONURADUNAK: edozein pertsona fisiko.
BETEKIZUNAK: bat ere ez.
DOKUMENTAZIOA:
NANa, edo familia-liburua adingabeen kasuan.
Karnet-tamainako argazki bat.
Banketxean dirua sartu izanaren frogagiria, edo instalazioetan bertan txartelarekin ordaintzea.
Interesduna joaten ez bada:
Izapidea egiteko baimena ematen duen pertsonak sinatutako baimena aurkeztea, baimendutako pertsonaren datu pertsonalak (izena,
abizenak, NANa) adierazita. Ez dago erreferentziako eredurik; pertsona bakoitzak egiten du.
Izapidea egitera pertsonalki joaten ez den pertsonaren karneta egiteko kasu bakoitzean behar den dokumentazioa aurkeztea.
LEGEZKO ARAUDIA: 2026ko ordenantza fiskala, 2. araua (II.1, II.3, II.5 eta IV. epigrafeak).
TRAMITAZIO-EPEA: berehala.
ADMINISTRAZIO-ISILTASUNA: ez dagokio.
EBAZPENA: ez dagokio.